Bueltan da Bertsokatu, ikuspegi alternatibo eta dibertigarria duen txapelketa
Bertso-txapelketen bertsio dibertigarria da BertsoKatu, Gasteizen errotu den txapelketa: Kutxi kaleko Katuak izeneko tabernak bertsotarako plaza bilakatuko dira datozen asteetan. Zortzigarren edizio hau musika-estiloek karakterizatuko dute.
Bertso sariketetako bertsiorik dibertigarrienetako bat da BertsoKatu. Hala esan ohi dute, gutxienez, bertara etorritako ikasleek. Duela zortzi urte sortu zuten sariketa hau Kutxiko Katuek, bertsolari gazte arabarrak eta ikasleak elkartzeko helburuarekin.
Urte guzti hauetan berrikuntza ugari egon dira, bertsolariak, tabernak, Gaztetxea eta gai-jartzaileak ere karakterizatu izan dituzte Bertsokatun. Aurtengo edizioan, adibidez, taberna bakoitzak musika-estilo bat izango du: reggaetoia, klasikoa, trapa eta erromeria.
Epaileak publikoaren artean infiltratuta egoten dira, kamuflatuta. Beraiek aukeratzen dute zein bertsolarik egiten duen aurrera, baina «txalometroa» delakoa ere erabiltzen da.
Asteazkenean hasiko da txapelketa, Txapelarri tabernan. Ostean, asteazkenero tabernaz-taberna mugituko dira kanporaketak otsailaren 13an, 20an, 27an eta martxoaren 6an. Saio guztiak 20:00etan izango dira.
Finala: leku aldaketa
Aurtengon edizioa nobedade batekin dator: finala ez da Gasteizko Gaztetxean ospatuko, Jimmy Jazz aretoan baizik. Martxoaren 14an izango da hau, ostegunean.
- Zortzigarren edizio honetako kartela:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!