Bost familia berehalako etxegabetze arriskuan daude Gasteizen
Etxebizitza Sindikatuak ohartarazi duenez, Herrandarren kaleko 15. zenbakian bizi diren bost familia —20 pertsona inguru— datozen egunetan etxegabetuak izateko arriskuan daude. "Etxegabetzeen aurka, langile kontrola" aldarrikatu du sindikatuak. through Alea.eus
Azken sei hilabeteetan zehar, Herrandarren kaleko 15. zenbakian okupatutako etxebizitza blokeak aterpe gisa balio izan du «beste aukerarik ez zuten pertsona askorentzat», Etxebizitza Sindikatuak astelehen honetan egindako agerraldian gogorarazi duenez.
Izan ere, 10 urte baino gehiago inolako erabilerarik gabe izandako eraikin horretan 20 pertsona inguru bizi dira gaur egun. Bertan «antolakuntzaren bidez etxeak konpontzeaz gain, elkartasunean oinarritutako elkarbizitza eraiki» dutela azaldu dute.
Blokean dauden bost etxebizitzetako bi «berehala» kaleratuko dituzte, eta Simon Bolivar plazan egindako prentsaurreko baten bitartez jakinarazi dute. Gainera, azaldu dutenez, «etxegabetze express» prozeduraren lehen kasuetako bat litzateke hau Gasteizen, eta formula juridiko horren arabera, etxegabetuko dituzten bizilagunek ez dute helegiterik aurkezteko aukera.
Etxegabetzea edozein momentutan
«Ez dute defentsarik; ez dago abokaturik ezta epaiketarik ere», azaldu du Etxebizitza Sindikatuak; gainera, bost egunetan etxeko titularitatea egiaztatzera behartuta daude. «Jokaldi horren bidez, jabeek erabili gabe dituzten espazioak unean bertan berreskuratzen dituzte, horrek bost familia kale gorrian uztea dakarren arren», ohartarazi dute.
Une honetan ez dago kaleratzea gauzatzeko data zehatzik, baina «edozein momentutan» heldu daiteke. Hala ere, sindikatuak nabarmendu du jabeekin harremanetan jarri direla, «familien zaurgarritasun egoera jakinarazteko eta negoziazio irtenbideak proposatzeko»: besteak beste, alokairu sozial bat edo erabiltzeko lagapena lortzeko aukera jarri dute mahai gainean.
«Bi aldeentzat, jabeentzat zein auzokideentzat, onuragarriak izan daitezkeen irtenbide legalak» bilatu nahi dituzte, baina jabeek ez dute negoziaziorik onartu. «Haien mezua argia izan da: kalera», deitoratu dute Etxebizitza Sindikatuko kideek.
Halaber, zerbitzu sozialekin ere harremanetan jarri dira, adingabeak dituzten familiak —haien artean jaioberri bat— kaleratze arriskuan daudela jakinarazteko.
«Alternatibarik gabe, kaleratzerik ez»
Sindikatuak dioenez, egunerokotasunean frogatu ahal izan dute aterperako larrialdi zerbitzuak «guztiz saturatuta» daudela, eta asko dira kale gorrian lo egitera behartuta dauden pertsonak: «Edozein momentutan ia 20 pertsona kale gorrian geratuko dira, inongo bizileku alternatibarik gabe».
«Guretzat argi dago zein den konponbidea: alternatibarik gabe, ez dago kaleratzerik», azpimarratu dute. «Udalak kalitatezko eta iraunkorra den aterpe alternatiba bat eskaintzen ez duen bitartean, ez dauka inolako zentzurik kaleratzeak aurrera eramatea; horren emaitza bakarra etxe huts gehiago egotea eta etxerik gabeko jende gehiago egotea izango baita», kritikatu du sindikatuak.
«Jabetza pribatua da zentzugabekeria hau birproduzitzen duena, eta instituzio burges orok defendatzen du», dio Etxebizitza Sindikatuak. Horregatik, salaketa publikoa egiteaz gain, basakeria hori gainditzeko «proletargoaren antolakuntza independientea» aldarrikatu dute, «biziraute baliabide guztien gaineko kontrola eskuratuko duena».
«Etxebizitzaren defentsa eta kontrol zuzeneko borroka prozesuak bideratzen ditugu, proletargoaren bizi baldintzak, partzialki behintzat, hobetzeko exijentzia zehatzak planteatuz. Kaleratzeen aurrean, langile kontrola. Ezer ez da ezinezkoa, dena antolatzen da», aldarrikatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!