Bost beka eskainiko ditu ARTgia sorgune aretoak artista berrien lana sustatu eta arte korridorea sortzeko asmoz
EmART showrrom ildoak hiru beka eskainiko ditu Arabako emakumeen sorkuntza gaztea sustatzeko jarduera-ildo gisa. Araban susperraldian dauden emakume artistak kultura-ekosistema baten erdigunean jartzea dauka xedetzat.
ARTgia sorgune & aretoak 2018 urterako dituen ildoak aurkeztu ditu. Bi dira artea eta kultura sustatzeko abiatu dituenak. EmART showroom da lehenengo deialdia, eta arte bisualen, soinudun arteen eta arte eszenikoen barruan kokatzen da, Gasteizen emakumeen sorkuntza gaztea sustatzeko jarduera-ildo gisa, xedetzat baitauka Araban susperraldian dauden emakume artistak kultura-ekosistema baten erdigunean jartzea. Emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak; hau da, Arabako emakume artistek sortu ahal izatea, beren lanak erakutsi ahal izatea eta, batez ere, beren lanak ikusgarri egin ahal izatea bultzatzen du. Azaldu dutenaren arabera, deialdi honek kale ekimen artistikoak aurreikusten ditu “Euskal Herriko karriketan barna, bai hegoaldean baita iparraldean ere” eta guztira, artista bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu “500 euro produkziorako eta beste 500 euro sari moduan”.
ARTgia da da bigarren deialdia, eta Euskal Herri osoko artistei –emakumeei nahiz gizonei– erakusketa-gunea irekitzearen aldeko apustua egiten du. Hala, artelanak ARTgia aretoan erakustea eta hedatzeko asmoarekin abiatu dute deialdia.
Deialdiak 2018ko urtarrilaren 10etik otsailaren 15era bitartean egongo dira irekita. Bi deialdiak dira hainbat agenteren eta erakunderen arteko lankidetzaren uzta dira: INJUVE, Gauekoak, Kultur ACT elkartea eta ARTgia aretoa.
ARTgia aretoa maiatzean abiatu zuen Irantzu Lekue artistak. Lekue da proiektuaren zuzendaria baina “talde motor baten laguntzarekin betetzen dut eginkizun hori, tartean Kultur AKT elkartearen. Gune irekia sorkuntzak, ekimenak, jarduerak, proposamenak, kolaborazioak, ezagutzen eta esperientzien trukea… garatzeko, eredu misto honi esker sortuak: ekimen pribatutik jaioa, baina irekia”, azaldu du.
ARTgiaren instalazioetan, sorkuntza-fasean dauden proiektuak hartuko dira, eta laguntza-zerbitzua eskainiko du ibilbide profesionalen garapenerako, hala nola hasierako prestakuntza-zerbitzu etengabeak, proiektuen zabalkundea barne. Horrenbestez, ARTgia aukerak irekitzeko nahiarekin jaio da, sortzaile gazteenek ere izan dezaten aukera lehen urratsak beren gaitasunen garapenerantz eta osteko profesionalizaziorantz egiteko.
Gune berri honen helburua “sortzeko baldintzak bultzatzea, toki katalizatzaile bat izatea, trukeak, elkarrizketak eta esperimentazioa eragiteko, sormena oinarri eta sorkuntza garaikidea xede” da. Proposamen artistikoen hibridazioa aktiboki sustatzeko gunea, norbanakoen proposamenena, baina baita kolektiboena ere, hainbat arlotatik. “Ekoizpen artistikorako ez ezik, jendartearen eta herritarren ekoizpenerako tresna izango dena”. Lekuek azaldu duen moduan, “maiatzean hori esan genuen eta gaur aurkeztutako deialdiak ildo horretatik doaz, helburua erdieste bidean”.
Sorkuntza artistiko eta kultura-kudeaketarako proiektua da Gasteizkoa, baina baita “plataforma bat ere, topagune eta erakustoki”. Horretarako, sorkuntza artistikoa kudeatzeko eta antolatzeko bestelako ereduak ikertzeko apustua egiten du, estrategia berritzaileen alde eginda, parte-hartzea sustatzeko bideak bultzatzeko, “sorkuntzaren, arte-erabiltzaileen eta jendartearen arteko harresi -orain arte- zeharkagaitza hautsiko duten bideak”. Hau da, lankidetzan ardazturiko filosofia oinarri, bere baliabideak osatzen ditu ibilbide eta jatorri desberdinetako sortzaileen arteko truke-faseekin eta “sortzeko, antolatzeko eta jendartearen eta ekintza artistikoaren arteko harremanetarako bestelako formulak bilatzen ditu”. 2018 indarrez hartzeko prest dagoen gunea da Gasteizko Judimendi auzoan kokatuta dagoen ARTgia gunea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!