Bost asteko greba abiatuko dute EHUko eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileek
Mobilizazioa egin zuten atzo Unibertsitateko eta Hezkuntza Sailaren menpeko zentroetako garbitzaileek. Bost urte bete ditu hitzarmen kolketibo baten aldeko garbitzaileen lan gatazka honek. Martxoaren 2an grebara joko dute.
Mobilizazioa burutu zuten atzo EHUko Gasteizko kanpusean Unibertsitateko eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileek lan baldintzak arautzeko lan hitzarmen kolektibo baten eske. Duela bost urte piztu zen lan gatazka hau eta negoziazioa «hilda» dagoela azpimarratu dute garbitzaileek: «enpresek negoziazio mahaira joateari utzi diote eta Euskal Administarzio Publikoak beste alde batera begiratzen du«.
Eusko Jaurlaritzako garbiketa langileen soldatak parekatzea eskatu zuten atzoko protestan. Soldata arrakala %13tik gorakoa da eta urtetik urtera handitzen doa aldea. Gainera azpikontratatutako langileen %40 lanadi partzialak ditu, hots, soldata partzialak. Garbitzaileek salatu duten bezala, enpresek uko egin diote lanaldiak handitzeko neurriak hartzeari, «denboran mugagabeko prekarietate egoera batera kondenatuz langileak».
Lan kargan ere alde handia dute Hezkuntza-Sailaren lan-kontratudunen eta azpikontratatutako langileen artean. Kontratupeko langileek lan karga eguneko 1.240 metrotara mugatzea lortu duten bitartean azpikontratatutako langileek 2.500 eta 2.800 metro garbitu behar dituzte egunero.
Bost asteko greba
Bost urtez luzatu den lan gatazkan aurrera pauso bat eman eta martxoaren 2tik aurrera bost asteko grebari ekingo diote Unibertsitateko eta Hezkuntza Sailaren menpeko langile azpikontratatuek. «Gelditzea erabaki dugu norbaitek ikus gaitzan, erakusteko gu ere existitzen garela eta, azpikontratatuak izan arren, Hezkuntza Komunitatearen parte garelako» azaldu dute grebara doazen garbitzaileek.
Enpresek negoziazioari «seriotasunez heltzeko» eta Hezkuntza Sailak zein EHUk azken urteetan eskaini ez dien arreta eskaintzeko helburuarekin aterako dira grebara. Ikasle-taldeengandik eta irakasle batzuengandik jasotako babesa eskertu dute ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!