Boliviako estatu kolpea salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar
Bihar, azaroak 12, Andra Mari Zuriaren plazan, Boliviak bizi duen estatu kolpea salatuko dute 19:30etan burutuko den elkarretaratzean.
Askapenak elkarretaratzea deitu du Boliviako estatu kolpea salatzeko, bihar 19:30etan Andra Mari Zuriaren plazan. «Boliviako prozesu eraldatzailea» babesteko deia luzatu du Askapenak.
https://twitter.com/evoespueblo/status/1193702186024361985
Kargua uztera behartua izan ostean, atzo aurkeztu zuen Evo Moralesek bere dimisioa, Boliviako «bake soziala» bermatze aldera, eta estatu kolpeak aurrera egin du. Boliviako presidentearen hitzetan «Kolpe zibiko, politiko eta poliziala izan da». Azken egunetako protesta bortitzek, Morales presidentearen etxearen eta MAS alderdiaren egoitzen aurkako erasoei eman diete bide, Boliviako presidenteak berak sare sozialetan salatu duen bezala.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!