Boliviako estatu kolpea salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo
Boliviak bizi duen estatu kolpea salatu zuen atzo Askapenak Andra Mari Zuriaren plazan, ostiralean mobilizazio gehiago izango dira Hego Euskal herriko hiriburuetan, baita Gasteizen ere
Askapenak elkarretaratzea deitu zuen atzo Boliviako estatu kolpea salatzeko. Dozenaka lagun elkartu ziren Andra Mari Zuriaren plazan «Boliviako prozesu eraldatzailea» babesteko. «Aitorpen eta elkartasun mezu bat bidali nahi diegu Evo Morales, Alvaro García Linera baita MAS eta erakunde politiko, sozial eta sindikalei, azken urte hauetan justizian eta herri apalaren protagonismoan aurrera egiteko egin duten borrokagatik» azaldu zuten atzo Askapenako kideek
Rene Behoteguyren hitzak elkarretaratzea amaitzerakoan (1. zatia): pic.twitter.com/xqehRNJZvN
— Gasteizko Askapena (@askapenagasteiz) November 12, 2019
Kargua uztera behartua izan ostean, atzo aurkeztu zuen Evo Moralesek bere dimisioa, Boliviako «bake soziala» bermatze aldera, eta estatu kolpeak aurrera egin du. Boliviako presidentearen hitzetan «Kolpe zibiko, politiko eta poliziala izan da». Azken egunetako protesta bortitzek, Morales presidentearen etxearen eta MAS alderdiaren egoitzen aurkako erasoei eman diete bide, Boliviako presidenteak berak sare sozialetan salatu duen bezala.
Ostiral honetarako, azaroak 15, mobilizazio gehiago daude iragarrita Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Euskal Herriko hainbat eragile politiko eta sozialek deituta. Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan egingo dute elkarretaratzea, arratsaldeko 19:30etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!