«Bizitzen aldeko hautuan» berretsi eta osasun neurri eraginkorrak aldarrikatu ditu Ernaik
Eusko Jaurlaritzaren Lakuako bulegoen aurrean agerraldia egin dute Ernaiko kideek gaur goizean. Nafarroako eta EAEko gobernuei sei neurri zehatz exijitu dizkiete: garraio publikoa indartzea, hezkuntza ratioak jaistea, alokairuen ordainketak etetea, lanpostuak defendatzea, oinarrizko errenta duina bermatzea eta kriminalizazioa gelditzea.
Nafar Gobernuaren eta Eusko jaurlaritzaren aurrean elkartu dira gaur Ernai gazte antolakundeko kideak, bi gobernuei egoerari aurre egiteko neurri zehatzak exijitzeko. Aurreko asteko mobilizazioen ildotik jarraituz, «bizitzen aldeko hautuan» berretsi dira.
Covid-19ari aurre egingo dioten «politika eraginkorrak» eskatu dituzte, ez orain arte aplikatutako «neurri arbitrarioak eta kontrol sozialaren sakontzea». Ernairen iritziz pandemiaren gestioa eta krisi kapitalista herritarren gain utzi nahi dute agintari publikoek, «gazteak erabiliz instituzio publikoek hartu behar zituzten ardurak estaltzeko aitzakia bezala».
Neurriak «erdizka eta elite ekonomikoen mesedetan hartzea» leporatu die Ernaik Nafarroako eta EAEko gobernuei eta inbertsioak eta baliabideak exijitu dituzte.
Hain zuzen, sei neurri zehatz proposatu ditu Ernaik egoerari erantzuteko. Neurri hauek urgentziaz hartzea eskatu diete bi gobernuei:
- Garraio publikoa indartzea; maiztasuna eta irisgarritasuna handituz
- Hezkuntza ratioak jaistea; aldi berean ikasleentzako beharrezko baliabideak bermatzea hezkuntza presentzialean zein telematikoan
- Alokairuen ordainketak etetea; prezioen igoerak ekiditea eta etxegabetzeak gelditzea
- Lanpostuak defendatzea; kaleratzeak ekidin eta gazteen prekarizazioaren aurkako neurriak hartzea
- Oinarrizko errenta duina bermatzea diru sarrerarik gabe dauden edo hauek galdu dituzten gazteentzako
- Kriminalizazioa gelditzea; herritarren informazio eskubidea eta gardentasuna bermatuz.
Gazteriari ere zuzendu dira Gasteizen eta Iruñean elkartutako Ernaiko kideak; herri eta auzoetan mobilizatzen jarraitzeko deia luzatu dute. «Elkar zaintzeko eta antolakuntza bultzatzeko» beharra azpimarratu dute.
Ernairen iritziz egungo egoeraren irtenbidea ez dago «sistema kapitalista heteropatriarkalaren ikuspegitik pentsatzerik», nahitaez «eraldaketa sozialaren norabidean» izan behar duela azaldu dute: «Euskal Herri independiente, sozialista eta feminista ipar».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!