Bizitzaren garestitzearen aurkako manifestazioa deitu dute larunbaterako
Kontseilu Sozialista Gasteiz-ek mobilizazioa deitu du martxoaren 19rako "Bizitzaren garestitzea gelditu!" lelopean. Argindarraren, gasaren, elikagaien edota gasolinaren prezioen gorakada salatuko dituzte.
Martxoaren 19ko arratsaldean mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako Kontseilu Sozialistek, «Bizitzaren garestitzea gelditu!» lelopean. Argindarraren, gasaren, elikagaien edota gasolinaren prezioen gorakada salatzea da manifestazioen xedea. Gasteizen Correos-en hasiko da, arratsaldeko 18:30etan.
Antolatzaileen arabera, bizitzaren kostua erritmo bizian ari da igotzen, gelditzeko itxurarik gabe. Pandemiarekin batera fenomeno hori bizkortu egin bazen, urte aldaketak eta gerra inperialistak joera hori aregotu baino ez dute egin. «Burgesiaren irabazi-tasa gero eta jasangaitzagoa da proletarioen bizkarretan», salatu dute. Horren adibide dira gasolina, gasa, argindarra eta erosketa-saskiaren prezioen «errekor historikoak».
«Basakeria horren aurrean» antolatu eta mobilizatzeko deia egin dute Kontseilu Sozialistek, eta larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu. «Jada agerikoa da politikari profesionalak, instituzio burgesak eta bankari zein enpresari handiak arazoaren parte direla; horrenbestez, geure kabuz ekitea baino ez zaigu gelditzen».
𝐌𝐀𝐍𝐈𝐅𝐄𝐒𝐓𝐀𝐙𝐈𝐎𝐀| 𝐁𝐢𝐳𝐢𝐭𝐳𝐚𝐫𝐞𝐧 𝐠𝐚𝐫𝐞𝐬𝐭𝐢𝐭𝐳𝐞𝐚 𝐠𝐞𝐥𝐝𝐢𝐭𝐮!
Inposatzen ari zaizkigun bizi-bitartekoen garestitzearen aurka mobilizatuko gara 𝐦𝐚𝐫𝐭𝐱𝐨𝐚𝐫𝐞𝐧 𝟏𝟗𝐚𝐧:
⏰18:30
📍Correos pic.twitter.com/cFZMCwgiJx— Kontseilu Sozialista Gasteiz (@Kontseilua_Gast) March 11, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!