Bizitzaren eta energiaren garestitzea salatuko dute Judimendiko bizilagunek urtarrilaren 12an
Judimenditarren heren batek arazoak izango ditu energia ordaintzeko eta %90ak kontsumo ohiturak aldatu beharko ditu energiaren prezioaren igoera dela eta, Batuta elkartasun sareak egindako ikerketaren arabera.
Judimendiko BATUTA elkartasun saretik bizitzaren garestitzea, eta, bereziki, energiaren garestitzea salatzeko manifestazioa deitu dute datorren urtarrilaren 12rako. Izan ere, “Hotzez baina sutan. Quemadxs pero sin cale” lelopean, energiaren problematikari erantzun komunitario bat emateko, ikasturteko lehenengo hiru hilabete honetan burutu dituzten ekintza ugariei auzo mailako mobilizazio honekin itxiera ematea bilatzen dute.
Ekintza ezberdinen artean, auzoko energiaren inguruko egoera ezagutzeko, Batutatik inkesta bat igorri zuten auzokideak erantzun zezaten. Judimenditarren heren batek arazoak izango ditu energia ordaintzeko negu honetan, gainera, %90a baino gehiagok beren kontsumo ohiturak aldatu beharko dituzte energiaren prezioaren igoera dela eta. Egoera honek auzokideen arteko gatazkak sortu ditu, hala nola, auzokideen komunitateen kuoten igoera, galdara komunitarioa pizteko ordutegiari buruzko desadostasunak, energia-enpresarekin kontratua berritzeko edo aldatzeko arazoak etab. “Orokorrean, erantzun kolektiboa ahultzeko, problematika honen indibidualizazio prozesu baten aurrean gaudela ikusi dugu”, adierazi dute elkartasun sareko kideek.
Energia-enpresa handiak daude egoeraren beste muturrean. Izan ere, auzokideen egoera larria den bitartean, Iberdrola, Endesa, Naturgy, Repsol edota Cepsa bezalako enpresek iragan urtean baino mozkin handiagoak pilatu dituzte 2022. urteko lehenengo hiru hilabeteetan. Horregatik, “horren arrazoiak gerran, pandemian, energia eta beste lehengaien prezioaren igoeran edo nazioarteko ekoizpen eta banakuntza sareetan sortzen diren botila lepoetan daudela esaten dutenen aurrean”, Batutak adierazi duenez “guk, jakin badakigu, egoera hau ez dela koiunturala, egiturazkoa dela eta sistema kapitalistaren ondorio zuzena dela. Beraz, gertakizun hauek sistema kapitalistak klase herrikoien baldintza materialak bermatzeko duen egiturazko ahultasuna agerian utzi baino ez dute egin.”
Zentzu honetan, esan bezala, urtarrilaren 12an 19:30tan Médico Tornay plazatik auzo mailako apagoi-manifestazio bat burutuko dute auzoko beste eragileekin batera. Manifestazioa deitzeko beharra ikusi dute “salaketa eta ekintza kolektibo moduan, arazoa indibiduala ez dela adierazteko eta problematika honen aurrean auzoa batuta agertzen dela ikustarazteko. Hau da, bakoitzak bere etxean edo bere hurbilekoekin bizitzen ari garen larrialdi hau, era komunitarioan eta kolektiboan bizitzera pasatzea. Finean, bakarrik ez gaudela ikusaraztea eta indibidualismoaren gorakadaren garaiaren aurrean, komunitatea eraikitzea! Horixe da gure lan-filosofia.”
Gainera, itzalialdia izango da manifestazioak pasatzen den kaleetako etxebizitza, taberna eta komertzioei argia itzaltzeko eskatu zaielako. Izan ere, “energiaren prezioaren igoera dela eta gure etxeetan energia ordaintzeko ezintasuna irudikatzeko egingo da apagoia. Auzokideok energia bezalako oinarrizko ondasun bat ordaintzeko zailtasunak ditugun bitartean, enpresa energetiko handiak irabazi ikaragarriak pilatu dituztela salatzeko, alegia.”
Egoera honen aurrean, “badakigu irtenbideak ez daudela auzo-mailan, baina lehen harritxoa jartzeko unea bada. Gure eragin markoa zein den argi daukagu, auzokideon bizitzak bizigarriago bilakatzea. Jakin badakigu beste eragileekin eta beste markoetan eragin beharko dugula helburu horiek lortzeko. Horregatik gure prestutasun osoa erakusten dugu beste eragile batzuekin elkarlanean aritzeko eta bestetik gonbidatu nahi ditugu auzoko mobilizazio honetan parte hartzeko.”
Era berean, instituzio publikoen paperari begira, “autoritate politikoak non kokatzen den erabaki beharko du. Oligopolio energetikoari men egin edota komuna dena, guztionak diren interesen, nahien eta beharren alde jartzea. Lehenengo aukera orain arte bezala jarraitzea delarik eta bigarrengo aukerak egiteko eta parte-hartzeko moduetan eta komunitatearen paperari dagokionez eraldaketa bat suposatzen duelarik. (…) Badakigu egoera zaila dela eta jakitun gara irtenbideak ez direla errazak, baina irtenbideak elkarrekin pentsatu eta martxan jartzearen aldekoak gara. Energia bezalako oinarrizko ondasun baten gainean komunitatearen kontrola da norabide aldaketa emateko modu bakarra.”
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!