«Bizitza hautatu genuen», urtebete Errekaleorri argia moztu ziotenetik
Urtebete igaro da Iberdrolak eta Eusko Jaurlaritzak Errekaleor auzo askeari argia moztu ziotenetik. Orain, 100 mila esker jaialdiaren aurretik, bideo hunkigarria sareratu dute.
Hiltzen gaituzte.
Behinola denonak izan ziren lurrak kendu eta gosez hiltzen gaituzte. Asmatutako herrien mugen tartean, itsasoan, itota hiltzen gaituzte. Etxean, kolpeka, irainduz, gure gorputzak gorrotatzen irakatsiz hiltzen gaituzte. Lantegietako lan ordu luzeetan hiltzen gaituzte. Euren lubakietan, demokraziaren izenean, hiltzen gaituzte. Ziega zikinetan hiltzen gaituzte. Gure denbora saltzera behartuta bizi eta bizi barik hiltzen gaituzte.
Baina guk, bizitza hautatu genuen. Komunitatearen bizitasuna, elkar zaintzaren babesa, elkartasunaren samurtasuna, auzo boterearen indarra. Bizitzea hautatu genuen, ez baikenuen beste aukerarik ez genuelako ezer galtzerik, kateak besterik ez. Eta lanari ekin genion, txikitasunean, noraezean. Saiakeraz saiakera, auzo oso bat biziberritzen hasi ginen. Errekaleor, gure trintxera bihurtu genuen: espekulazioaren kontrako trintxera. Bizitzaren gotorleku, finean.
Herriaren espresio oro, ordea,potentzialitate eraldatzailea duenean, zanpatua eta suntsitua izan behar da. Erasotu, kolpatu edota asimilatu behar du kapitalaren hidra gosetuak. Horrek ez digu irmotasuna kenduko: Mendeetako borrokak, eraikitakoaren defentsarako irakaspenak dira. Erasoak, lorpenen seinale baino ez dira. Eta orduan, erasotuak izan ginenean, inoiz baino ozenago oihukatu genuen Bizirik geundela! Bizirik behar dugula! Lanean jarri ginen, ohi bezala, inurri txikien antzera, kapitalak suntsitutakoa berreraikitzen eta beste mundu bat posible dela erakusten. Eta inoiz baino indartsuago etorri ziren gurera irriak, laztanak, auzolanak, paretetako koloreak, bilera amaigabeak. Berriz ere etorri ziren gure lanaren fruitu txikiek sorturiko zirrara zentzugabeak, gorputzak astintzen dizkiguten irrika iraultzaileak…
Zeozer ari da errotzen lurpean. Kristalezko gazteluak eusten dituen lurraren azpian… kolpeka daude puztuz doazen haziak. Datozen belaunaldietan jasoko den uzta honek, berehala lehertuko du lurra.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!