‘Bizikoopon’ jaio da, Gasteizko Alde Zaharrean etxebizitza beharrari erantzun bat emateko etxebizitza kooperatiba
Etxebizitza beharrari erantzun bat eman eta elkarbizitza proiektu bat garatu nahi dute Alde Zaharreko zenbait auzokidek, erabilera lagapenean oinarrituta. Bartzelonako La Borda edo Donostiako Abaraska bezalako esperientziak izan dituzte oinarritzat Bizikoopon kooperatiba martxan jartzeko.
Gasteizko Alde Zaharrean proiektu berri bat dago martxan: Bizikoopon, etxebizitza beharrari erantzun bat emateko eta elkarbizitza proiektu bat garatzeko auzokide ezberdinez osatutako kooperatiba. Modu honetan, erabilera lagapenaren eredua praktikan jarri nahi dute auzoan, kooperatiba izanik eraikuntzaren edo birgaitzearen kargu egiten dena. Hori gutxi balitz, kooperatiba ere izango da ondorenean etxebizitzen jabe izango dena.
Eraikinaren ideia ere buruan dute: unitate txikiak eta erabilera komuneko esparruak. Hau guztia posible egiteko, kooperatibako kide bakoitzak hasierako diru sarrera bat egingo du kooperatibaren parte izateko eta etxebizitzaren erabilerarengatik hilabeteko kuota bat ordainduko dute. Etxebizitza hauek, beraz, ezingo dira ez saldu ezta erosi ere egin: kooperatibaren jabetza izango dira. Hori da, modu laburrean azalduta, erabilera lagapenaren eredua.
Jabego kolektiboaren aldeko apustua
Bizitza komunitarioari bidea irekitzea izango da beste helburuetako bat, «egungo elkarbizitza unitatetik harago doazen esparru konpartituak izanik erakinak». Aipatutako erabilera komunaleko esparruek «gure bizitzaren bestelako esparruak kolektibizatzeko aukera emango lukete, elkarren arteko zaintza nagusi». Baina, zergatik Gasteizko Alde Zaharrean? «Gure bizitzak bertan sustraiturik ditugulako, bertan bizi garelako eta auzo komunitatearen eraikuntzan gure aletxoa eskaini nahi dugulako».
Etxebizitzaren truke balioa beharrean, erabileraren balioa sustatu nahi dute, jabego kolektibo baten aldeko apustua eginez. Izan ere, etxebizitzaren kudeaketa eta esparru komunena kooperatibaren esku geratzen dira, irabazi asmorik gabeko entitatea izanik eta gizarte ekimenak oinarritzat hartuta.
Beste adibide batzuk eredu
Proiektu hau gurean nobedade bat izango den arren, Uruguai edo Danimarka bezalako herrialdetan ibilbide oparoa duen eredua da, eta bertako esperientziak hartu dituzte oinarritzat, baita Abaraska (Donostia) bezalako proiektuak ere.
Ezaguna den adibideetako bat Bartzelonako Santsen kokatuta dagoen La Borda da.Erabilera lagapenaren ereduan oinarrituta dagoen Bartzelonako lehen adibidea da hau, 2014.martxan jarri zena. Horretarako, auzoan kokatuta dauden beste kooperatiba batzuen laguntza izan zuten, tartean, Coop 57 kreditu kooperatibarena.
Prozesua bera publikoki konpartitzeari garrantzia eman nahi dioten heinean, Alde Zaharreko eragile ezberdinetatik pasa dira azken asteetan euren asmoak eta proiektua azaltzera. Izan ere, Bizikoopon osatzen duten lagunentzat, «beste kooperatiba batzuen ibilbidea ezagutzea oso baliagarria izan da» eta, haien ustez, «ereduaren zabalpenak espekulazioari nolabaiteko frenoa jartzeko balio dezake, bestelako balio batzuk sustatzen dituen ekonomia eredua bultzatzen duelako».
Horretaz gain, datozen egunetan aurkezpen publiko bat egingo dute: azaroaren 7an, 19:00etan Errexala elkartean (Aiztogile kalea, 62).
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!