Bizikleta martxa antolatu dute SUmendiko kideek, espazioaren aurkako erasoa jasan zutenetik urtebetera
2019ko azaroaren 27an Judimendi auzoko SUmendi espaziora gerturatu zen Ertzaintza ateko zerraila aldatzeko asmoz. Larunbatean, bizikleta martxa batekin salatuko dute duela urtebete jasandako erasoa, SUmendi "auzotik eta azuoarentzat" eraikitako espazioa dela aldarrikatuz.
2019ko azaroaren 27an, Ertzaintza Judimendi auzoko SUmendi espazio autogestionatuko zarraila aldatzera gerturatu zen, borroka ekologistari buruzko hitzaldi bat martxan zela. Bertan zeudenak espaziotik kanporatu eta bost lagun identifikatu zituen poliziak.
Larunbatean, azaroaren 28an, erasoa jasan zutenetik urtebetera, bizikleta martxa antolatu dute SUmendiko kideek. Judimendiko espazio okupatua inoiz baino biziago dagoela aldarrikatuko dute auzoko kaleak zeharkatuko dituen martxan. Goizeko 10:00etan abiatuko dira SUmenditik eta 11:00etan ekitaldia eta Zumba saioa egingo dituzte Medico Tornay plazan.
2019ko aau artan Ertzaintzak ate bat itxi bazuen ere, «ate bat ixten denean beste batzuk irekitzen direla» ahaztu zitzailea azaldu dute SUmendiko kideek. Kezkaz bizi dituzte Gasteizko espazio autogestionatuen aurka gertatzen ari diren erasoak, TALKAn eta Gaztetxean gertatu bezala: «argi geratu zaigu oraingo egoera aitzakitzat hartzen dutela gu erasotzen jarraitzeko, eta orain inoiz baino gehiago, gure lana eta espazioak arriskuan daudela».
2016ko urrian okupatu zen Judimendi auzoko SUmendi espazioa eta ordutik auzoa biziberitzeko lanean egon da murgilduta, bide berdinetik aurrera jarraituko duela iragarri dute: «Ikus dezatela hemen jarraitzen dugula eta auzoan zarata egiten jarraituko dugula, SUmenditik eta Auzoarentzat!»
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!