Bittor Gonzalez (LAB Kirol Jarduerak): «Enpresek zesio inportanteak egin dituzte grebaren mehatxuaren aurrean»
Gaur hastekoa zen greba bertan behera utzi dute kirol jardueretako langileek, hitzarmen berrirako oinarriak adostuta.
Ez da grebarik egongo azkenean Arabako kirol jardueretan. Atzo gauean langileen asanbladan baloratu zituzten enpresen azken proposamenak, eta baiezkoa eman ostean bertan behera utzi zuten deialdia. Langileen aldarrikapenak lan hitzarmen berrian jasoko direla adostu dute, bi urtez hitzarmenik gabe lanean egon ostean.
Bittor Gonzalez LAB sindikatuko kidea izan da negoziaketetan aritu direnetako bat, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Berak azaldu dizkigu akordioaren nondik norakoak, haien aldarrikapenak zein ziren, Udalaren paperari buruzko balorazioa eta greba bertan behera gelditzeko arrazoiak, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Bittor Gonzalez (LAB Kirol Jarduerak): "Enpresek zesio inportanteak egin dituzte grebaren mehatxuaren aurrean"00:09:31
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!