Bittor Gonzalez (LAB): «Azpikontratazio sistema makurra da langileontzako.»
"Baskongadetako osasungintza ez da lehengoa bezala, desmantelatzen ari dira."
Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek astebeteko greba egiten ari dira. Gutxi gorabehera, 2.500 langile daude grebara deituta eta atzokoan, Bizkaiko Gurutzetako Ospitalean polizia autonomikoak hainbat grebalari atxilotu eta zauritu zituen.
Greba deitu duten LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen arabera, ez dute eskatzen «homologaziotik harago joatea». Alegia, azpikontrataturik ez dauden langileen baldintza berdinak nahi dituzte: garapen profesionalaren deialdi ezberdinetara sarbidea izatea eskatzen dute; lanpostu hutsak betetzeko sistema «bidezkoagoa» izatea; txanda kontratuari lotutako erretiro partziala hartzeko eskubidea izatea; eta Osakidetzako langileek aitortuta dituzten baimenak eta lizentziak izatea.
2018an abiatu zituzten lan hitzarmen berriaren negoziazioak, baina blokeatuta dagoela diote. Enpresak «jarrera erosoan» kokatu direla salatu dute sindikatuek, eta erantzukizuna Osakidetzako zuzendaritzari egotzi diote. «Ez dute sindikatuekin ezer ere adostu nahi, Osakidetzaren zuzendaritzaren aldez aurreko oniritziarekin ez bada».
LAB sindikatuko kidea den Bittor Gonzalez garbitzailea izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!