Hiru egunez luzatuko diren jardunaldiekin emango dio hasiera Birjabetze Kolektiboak bere ibilbideari
Abenduaren 27tik 29ra jardunaldiak antolatu ditu Birjabetze Kolektiboak, besteak beste, Irungo Lakasita, Grup d’Habitatge edo Gasteizko Alde Zaharreko esperientziak elkarbanatzeko. Orain dela aste batzuk sortu zen kolektiboak «kapitalarekiko menpekotasunari modu kolektiboan erantzuteko» asmoa dauka.
Birjabetze Kolektiboa sortu zen orain dela aste batzuk Gasteizen, «kapitalarekiko menpekotasunari modu kolektiboan erantzuteko» asmoarekin. Birjabetzea aipatzen dute, “lapurtu diguten guztia berreskuratzeko» helburua dutelako. Kolektiboa, berriz, antolatuta daudelako, eta “edozein alternatiba indibidualistaren aurrean, elkartasuna gure praktikaren erdigunean kokatzen dugulako”.
Beren helburuek asistentzialismoan erortzeko daukaten arriskuaz jakitun, ahalduntze kolektiboa sustatuko dute. “Instituzioen hutsuneak betetzea ez da gure eginkizuna, ezta eskubide soilen aldarrikapena egitea ere; gure egitekoa, beraz, bizitzaren sostengurako behar ditugun elementuak autoantolakuntzaren eta autogestioaren bitartez bermatzea da”.
Elkartasun sare hau garatzen hasteko lehen pausoak Okupazio Bulegoaren bidez emango dituztela jakinarazi dute. Jabetza pribatuaren birjabetze kolektiborako, jakintza tekniko eta juridikoak partekatu eta elkartasun ekonomiko-materialetik abiatuko dira. Hala, babesa eskaini diete etxe baten beharra kolektiboki landu nahi duten guztiei.
Espropiazioaren erabilera taktikoa, birjabetutako baliabideen defentsa, komunitatea, ezberdinen arteko harremantzea…
Erritmoa hartzeko lehenengo ekimenetako bat abenduaren 27tik 29ra ospatuko dituzten jardunaldiak izango dira. Okupazio esperientziak, autodefentsa, esperientzia ezberdinak, tailerrak… egongo dira Gaztetxean, Auzolanan, Andagoia bodegan, Gasteiz Txikin eta Zapateneon.
- Osteguna 27
18:00 | Gasteizko Gaztetxean: “EH-ko okupazio esperientziak: Arrigorriagako Gaztetxea, Lekeitioko Mozolomendi eta Irungo Lakasita”
- Ostirala 28
11:00 | Zapateneon: “Okupazioa eta Autodefentsa: mugak eta zerumugak” hitzaldia
18:00 | Gasteiz Txikin: “Alde Zaharreko berregituratze planak aztertuz” hitzaldia
- Larunbata 29
11:30 | Andagoia bodegan (Errota): ‘Conociendo la experiencia del Grup d’Habitatge (grupo de vivienda) de Sants (Barcelona)‘.
15:00 | Auzolana Pilotalekuan: Herri Bazkaria (tiketak Hala Bedi Tabernan) eta kontzertu akustikoa
17:00 | Seriegrafia tailerra Gaztetxean
20:00 | Jaialdia Gaztetxean
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!