Biocompost de Álavako langileen greba bertan behera gelditu da
LAB sindikatuak adierazi duenez, langileen aldarrikapenak berdinak dira oraindik: enpresak eta Gasteizko Udalak kudeaketarako sinatutako kontratuaren araberako hitzarmena, Gardelegi Zabortegiko Hitzarmeneko baldintzen araberakoa.
12 urte daramatzate Biocompost enpresako langileek Jundizko hiri hondakin solidoen planta kudeatzen. Aurten jakin dute enpresak ez dituela plantaren ustiaketarako lehiaketan eskainitako lan-baldintzak bete. Hala ere, esleipen kontratuan zehaztutako kanon ekonomikoa jaso dute Gasteizko Udaletik, hain zuzen urtean zortzi milioi euro.
Zentzu honetan, bidezko lan hitzarmen baten alde greba mugagabea egitea erabaki zuten langileek, abenduaren 26tik aurrera. Hala ere, azken orduan, bertan behera gelditu da greba.
Aurreko abenduaren 21ean, Aldi Baterako Enpresa Elkartea erdibana osatzen duten Ferrovial eta FCC-ek mahai negoziatzaile bat irekitzeko asmoa jakinarazi zioten Enpresa Batzordeari, beti ere greba bertan behera uztearen truke.
Gauzak horrela, Arabako Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketarako plantako, hau da, Biocompost de Álava Aldi Baterako Enpresa Elkarteko Enpresa Batzordeak urgentziazko batzar batera deitu zituen langileak, enpresak eskainitako proposamena bozkatzeko.
Enpresako langileek greba bertan behera uztea erabaki dute mahai negoziatzailea irekitzeko.
LAB sindikatuak salatu duenez, 2006an bere jarduera hasi zuenetik, enpresak unilateralki ezarri die langileei Hondakinak Berreskuratzeko Estatu Mailako Hitzarmena, Gardelegiko zabortegiko hitzarmeneko baldintzak ezarri beharrean. Hortaz, besteak beste, urteko 188 ordu gehiago lan egin ditu langile bakoitzak, %12 gehiago.
Halaber, enpresak Udaletik jasotzen duen kanonaren %22,5a langile-gastuetara bideratu beharko lituzke, baina hamabi urte hauetan 2,5 milioi euroko murrizketa egin dute atal horretan. Hala, LABek nabarmendu duenez, langileen erdiek baino gehiagok 900 euroko soldata jasotzen dute, “zaborrekin harreman zuzena duen lan neketsu batengatik”.
Aniztasun funtzionala duten langileen enplegagarritasun ratioak, familia-baimenak, norbere kontuetarako egunak, lanpostua gordeta egindako eszedentziak, erretiroagatiko primak eta beste hainbat eskubide ere ez ari dira betetzen.
LAB sindikatuak adierazi duenez, langileen aldarrikapenak berdinak dira oraindik: enpresak eta Gasteizko Udalak kudeaketarako sinatutako kontratuaren araberako hitzarmena, Gardelegi Zabortegiko Hitzarmeneko baldintzen araberakoa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!