Biluzik eta burua estalita agertu dira hogeita hamar gazte, tortutaren aitortza exijitzeko
Hogeita hamar pertsona biluzik eta poltsa beltzez burua estalita agertu dira gaur goizean Gasteizen, Espainiako Gobernuaren eta Espainiako Poliziaren komisariaren ordezkariordetzaren ondoan, Euskal Herrian emandako milaka tortura kasuren aitortza eskatzeko. Sortuk antolatutako ekintza sinbolikoa izan da, torturaren "errealitate iluna argitara atera" eta aitorpena, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatzeko.
Otsailaren 13a, Torturaren Aurkako Eguna, gertu dugun honetan, hogeita hamar gazte aktibista etzan dira Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzaren eta Espainiako Poliziaren Gasteizko polizia-etxearen aurrean. Biluzik ziren, bridaz eskuak lotuta eta burua poltsa beltzekin estalita. Oihuen grabazioak entzuten ziren atzetik.
Ekintza horrekin Sortuko kideek salatu dute erakunde publikoek «ahaztu egiten dutela» milaka herritarrek pairatutako oinazea. Gatazkaren ondorioen konponbiderako batzordearen arduradunak, Haimar Altunak, ardurak eskatu ditu egia osoa argitara ateratzeko. “5.667 euskal herritarrek igaro behar izan dute torturaren atzapar krudeletik. Hala ere inongo arduradun politikok ez du ezelako zintzotasun ariketarik egin ez eta eragindako kaltea aitortzeko urratsik eman”, adierazi du.
Sortuko kidearen esanetan, “oraindik orain, tortura zuritzen jarraitzen dute; inpunitatea eskaintzen zaie torturaren arduradun politikoei eta torturatu zuten poliziei, Guardia Zibilari, Espainiako Poliziari eta Ertzaintzari”. Ezinbestekotzat dute torturaren arduradunen aitortza: eragin zutenena, poliziena zein arduradun politikoena, «izan politikari edo mediku, izan abokatu edo epaile, izan fiskal edo kazetari».
Ezker abertzalea biktima guztien aitortzara bidean urratsak egiten ari dela gogorarazi dute, «elkarbizitza eta askatasun» agertoki berri baten bidean. Torturaren eragileek gauza bera egin beharko luketela uste dute Sortuko kideek, «aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak» ziurtatuz horretarako.
Tortura Euskal Herrian, zauri irekia
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!