«Bildotsak azaroan» -Jaione Agirre-
Gabonak datoz. Bai, berriro. Urtea hegan pasa da (behintzat, batzuoi pasa zaigu).
Lehengoan osteratxo bat egin nuen eta Gipuzkoako zelai berde eta aldapatsu batean artalde bat zegoen (harritzekorik ez). Baina aho zabalik geratu nintzen: hogei bat ardi eta beste hainbeste bildots. Bai, bildotsak! Azaroan.
Hasierako harriduraren ostean, konturatu nintzen azaroa dela eta laster datozela Gabonak.
Supermerkatuak turroi, panetone eta antzeko gozokiz bete dira (zein baino zein “osasuntsuagoak” denak). Laster arrain eta haragiaren prezioak igoko dira. Familia eta lagunei opariak egin beharko dizkiegu, batez ere umeak baldin badira. Guztiok parte hartuko dugu gurpil zoro horretan, bakoitzak ekonomikoki ahal duen neurrian. Zorionak, norbaitek guztiz lortzen badu saiestea. Gora kontsumismoa!
Horrek egiten du bildotsak azaroan jaiotzea, udazken gordinean, naturalki komeni zaien udaberrian izan ordez.
Duela aste pare bat, marrubiak eskatu zizkioten fruta erosten diodan dendariari. Ia beti sasoiko produktua izaten du, baina ez zion aurpegi arrarorik jarri eskaera egin zion pertsonari.
Elikagaiak manipulatzen ditugu, handiagoak, biribilagoak, orbanik gabeak izan daitezen; garaia baino lehenago produzi daitezen; berez bi ale eman behar duenari, hamar ale emanarazi arte… Bestela, antipodetatik ekartzen ditugu, hegazkinez, kamoiez, eta abar. Transgeniko kaltegarriak, lurrik gabe hazitakoak, ez hondatzeko prozesatuak, zaporerik ez duten frutak…
Berdin da kostua. Planetarena, diot (poltsikoaren kostua bihurtuko dena pixkanaka). Denzel eta D’Aluisio-k egindako “What the Planet Eats” liburuan ikusten da dietarik merkeenak eta osasungarrienak herrialderik pobreenetan daudela (goserik ez dutenean, jakina) eta ustez “aurreratuak” garen herrialdeetan prozesatutako eta artifiziala den janari pila bat erosten dugu: kolesterol, azukre, koloratzaile eta kimikoz beteak. Nutrizionistek aholkatzen dutena da: denetarik jan, baina pasatu gabe, barazki eta fruta asko jan, sasoikoak, eta ahal dela zeuk egin jana (prekozinatu gutxi jan). Baina kontuz ere, engainuekin: irakurri ondo etiketak (ez erosi sulfitorik gabeko produkturik, trukean nitritoak sartu badizkiote) eta zentzuz erosi.
Nik bildotsak udaberrian ikusi nahi ditut, ez Gabonetarako sortuak. Dei iezadazue “erromantikoa”…
Jaione Agirre
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!