Bigarren hezkuntzako ikasle greba deitu du IAk biharko, urriak 27, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan
Ikasle Abertzakeak Hego Euskal Herriko ikastetxeetan aritu da lanean, azken asteetan, urriaren 27ko ikasle greba lantzeko. «Ofentsiba kapitalistaren garaiotan» hezkuntza erreformen eta politikarien iruzurraren aurka deitu dute osteguneko mobilizazioa.
«Argi eta garbi» dute hezkuntzaren alorrean ematen ari diren aldaketak ez direla langile klasearen beharretara egokitzen, ez eta ikas baldintzak hobetzen. Alta, azaldu dute hezkuntza erreformek «bizi dugun miseria betikotzea eta formalizatzea» dute helburu.
«Bestelako hezkuntza eredu baten beharra» aldarrikatuko du Ikasle Abertzakeakek, hezkuntza sistema sozialista, zehazki: kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua.
Eredu hori lortzeko bidean lanean «gaurdanik» hasi behar dela uste dute. Horregatik, ostegunekoa ez dute egun bateko mobilizaziotzat, «indarrak eta gaitasunak metatzea» dute helburu. Asmo horri erantzuten diote iragan asteetan egindako aurkezpenek, ekintzek, asanbladek zein tailerrek.
Gogorarazi dute «egungo sistemaren gaindipenarekin batera bakarrik konpunduko daitezkeela hezkuntza kapitalistaren erroko arazoak», eta bide horretan dihardutela.
Greba Araban
Grebaren lanketa Arabar Errioxan, Mendialdean, Aiaraldean eta Gasteizen egin dute. Hiriburuko 13 ikastetxetan deitu dira paroak.
Mobilizazioa 11:30tan abiatuko da Andra Mari Zuriaren Plazatik.
Urriaren 27an ikasle langileok hezkuntza kapitalista diziplinatzaile, inposatzaile eta segregatzailearekin amaitzeko mobilizatuko gara.
Hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu! #U27IkasleGreba pic.twitter.com/8pguhzjSDz
— Gasteizko IA (@IAGasteiz) October 16, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!