Bigantxarik gabeko jaiak eskatu dituzte
“Tauromakia, idi-probak eta animaliak erabiltzen dituzten ekimenak gizarteari kalte egiten dioten ekimenak dira. Espektakulu guztiz anakronikoak, Espainiako gizartearen lakra, kultura ezaren ondorioa eta gutxi batzuen interes ekonomikoak baino ez daude atzean», esan zuten larunbat eguerdian Andra Maria Zuriaren plazan zenbait eragilek deitutako elkarretaratzean.
Bertan, animalirik gabeko jaiak aldarrikatu dituzte, hauek hasteko bi hilabete falta direnean. Hauentzako, zezenketak bertan behera gelditzea ez da nahikoa. Antolatzaileen ustez, tauromakia jaietan presente egongo da berriz ere, bigantxekin oraingoan: «Defenditu gabe, erabiliak izango diren animaliak dira, gutxi batzuen gozamenerako».
Deitzaileek adierazi dutenez, ezin da onartu sufrimendua eta mina erabiltzea festa egiteko. Izan ere, hauen esanetan, honek «gizakiaren atalik krudelena uzten du agerian». «Biktimaren bat baldin badago, ez da jaia«, gaineratu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!