Zapiz zapi, ehunka lagunek dispertsioaren amaiera eskatu dute Etxeratek Gasteizen antolatutako Zapi Katean
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, eskubide guztiak bermatuta ez daude gogoratu dute euskal preso, iheslari eta deportatuen senideek Gasteizen. Ajuria Enean hasi eta Katedral Berrian amaitu da Etxeratek antolatutako zapi katea, Eusko Legebiltzarretik pasata. Ehundaka lagun hurbildu dira.
Pertsona bat, zapi bat. Zapi bakoitzean ·»Dispertsioa Stop» irakurgai. Iruñean eta Baionan egin bezala, Etxeratek giza eskubideak bermatzen ez direla gogorarazi die instituzio nagusiei. Adin guztietako herritarrak batu dira katera, gaur, asteburua izanik, senide eta lagun askok bisita zuten arren. Ekitaldiaren aurretik, Eusko Legebiltzarra inguratu dute hurbildutakoek.
Ekitaldian, euskal preso, iheslari eta deportatuen senideek hartu dute hitza. Elkartearen beraren kriminalizazioa salatzeaz gain, senide eta lagunen, euren senide presoen eta orokorrean, euskal gizartearen eskubideak bermatuta ez daudela gogoratu dute. «Non daude gure eta gure senideen eskubideak?». Larriki gaixo dauden presoak jipoituak izan direla ohartarazi dute – Ibon Iparragirren aurkako azken erasoaren salaketa -, eta asteburuz asteburu, istripuak errepikatzen direla: 20 baino gehiago azken urtean eta azkenengo kasuan 8 lagunena, furgoneta batean bisitara zihoazenean. Etrokizuna bakean eraikitzeko deia egin dute, «senideok egin dugun apostua bezala».
*Suelta La Ollak, Etxerateko bozeramailea den Urtzi Errazkini egindako elkarrizketa, zapi katearen aurretik:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!