Urtarrilaren 13an Bilbora joateko ‘prest’ daude gasteiztarrak
Urtarrilaren 13ko mobilizazio nazionala berotzeko, Sare Gasteizek «Prest gaude» eguna antolatu zuen abenduaren 30ean Arabako hiriburuan. Ekimenaren irudiekin lagundutu bideoa osatu du Hala Bideok, Bilboko manifestaziora joateko dauden aukera ezberdinen deialdiak biltzearekin batera. Egun, Arabako 26 euskal preso politiko daude; haietako bat ere ez dago Euskal Herriko espetxeetan.
Gaur egun, Arabako 26 preso politiko daude espetxeratuta. Haietako bat ere ez dago Euskal Herriko kartzela batean; are gehiago, euren etxeetatik 648 kilometrotara daude, batez beste.
Autobusetarako aukerak goizean eta arratsaldean
Gasteizetik urtarrilaren 13an Bilbora joateko aukera ezberdinak egongo dira. Autobus batzuk goizetik aterako dira: Gaztetxeko eta Judimendiko lagunek eguneko plana antolatu dute eta edonor animatu daiteke txartelak Kandela tabernan edo Hala Bedi Tabernan erosita.
Arratsaldean, aldiz, aukera ezberdinak egongo dira. Sare Gasteizek antolatutko ohiko busak La Paz kaletik aterako dira eta tiketak Txapelarri, Bodegón edo Erdizka tabernetan daude salgai. Baina auzoetatik ere arratsaldez Bilbora joateko aukera egongo da: autobusak irtengo dira Txagorritxutik, Juimenditik eta Errotatik.
Manifestazioa 17:30etan hasiko da La Casillatik «Prest Gaude» lemapean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!