2018/2019 ikasturteko nobedadeei ongi etorri beroa eman die Hala Bedik, parrilla berria aurkeztuz
Gazte Bulkadak, Basati Irratia, Traumreise eta Piuke Ausart irratsaioak nobedadea izanik, Hala Bedik 34 irratsaio propioz osatutako 2018-2019 ikasturteko parrilla berria aurkeztuko zuen pasa den larunbatean. Hala Bedi Tabernak ere, egutegi kultural zabal bati hasiera eman zion, parrillada guzti horren abiapuntua izanik.
Ikasturte hasierarekin batera, Hala Bedi irratiak ikasturte berrirako dituen nobedadeen berri eman zuen larunbatean, azaroaren 17an, dagoeneko klasiko bihurtu den Parrillada Egunarekin. Gainera, Hala Bedi Tabernan egindako aurkezpenean, urtero legez, gonbidatuz betetako zuzeneko irratsaioa egin zen tabernatik bertatik eta hurbildu zirenentzako zizka-mizkak ez ziren falta.
2018-2019 ikasturteko programazio berrian, lau dira aipatzekoak:
- Traumreise | Musika elektronikoari eskainitako irratsaioa. Larunbatero gaueko 23:00etatik 24:00etara entzungai, Hala Bedi Bat-en.
- Basati Irratia | Drum’n’bass, dubstep eta gertuko musika zein rave eta underground kultura oinarri izango dituen irratsaioa. Gautxorien bafleak astinduko ditu larunbatero gaueko 1:00etik 3:00etara, Hala Bedi Bat-en.
- Gazte Bulkadak | Gazteengandik gazteentzako egindako irratsaioa, Gazte Mugimenduen espresio ezberdinek lantzen dituzten gai zein proiektuak ezagutarazteko eta hausnarketak emateko tartea. Asteartero 19:00etan Hala Bedi Bat-en entzungai.
- Piuke Ausart | Hego Ameriketako jatorrizko herrien eta, bereziki, Mapuche herriaren inguruko berriak landuko dituen irratsaioa. Igandero 14:00etatik 15:00etara entzungai Hala Bedi Bat-en.
Gainera, aurreko ikasturtearen erdialdera martxan jarri zen Poeta Madarikatuak irratsaioa, irakurzaleek irakurzaleentzat egindako saioa, ere entzungai izango da igandero 21:00etatik 22:00etara.
Aipatutako irratsaio hauek guztiak Hala Bediren kate elebidunean izango dira entzungai, Hala Bedi Bat-en (107.4 FM Gasteiz eta Lautadan / 107.7 FM Arabar-Errioxan).
34 irratsaio propio izango ditu aurten Hala Bedik
Hala Bedi Bi-ri dagokionez, euskara hutsezko katea (88.8 FM Gasteiz eta Lautadan), ikasturte honetan ere Araba Hizpide goizeroko magazinarekin aurrera jarraituko dute, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etik 10:00etara, aktualitateari eta inguruko albisteei goizeroko errepasoa egiteko. Horretaz gain, 21:00etan hasita, Arrosa Sareari esker gurean entzungai izango ditugun beste irrati batzuetako programak eskainiko dira egunero. Gainera, larunbat eta igandetan, 10:00etan, Alai Bedi umeen irratsaioa entzun ahal izango dute etxeko txikienek kurtso honetan ere.
Ohiko magazinetaz gain –Suelta la Olla, Zebrabidea eta Kantoia-, 34 irratsaio propio daude aurten Hala Bedi Bat-eko parrillan: 12 euskaraz izango dira, 21 gazteleraz eta bat galizieraz.
Tabernaren ikasturte berria
Hala Bedi Tabernan ere, hasiera eman diote 2018-2019 ikasturteari eta parrillada ere izan zen ekimen horietako bat. Hala ere, badaude beste hainbat ekintza, programazio kulturala betetzen dutenak: Erria aldizkariaren aurkezpena, kontzertuak, Bertxoko sariketa… Gainera, hilabetean behin Hala Bediko irratsaio ezberdin bat DJ gisa arituko da eta musika pintxatuko du tabernan. Lehenengoa, Basati irratsaioa izango da, azaroaren 24an.
- 18, igandea (19:30): Mau Lee & The Kutxaratxas kontzertua (folk zikina, AldeZaharra-Errekaleor).
- 22, osteguna (23:00): DJ Maripili.
- 24, larunbata (23:59): DJ Boskebeat (Basati irratsaioa, Drum&Bass).
- 27, asteartea (19:00): Erria aldizkariaren aurkezpena.
- 29, osteguna (20:00): Bertxoko sariketaren finala + DJ Ous.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!