Maccabiren bisitaren harira, boikot deialdia egin dute Gazako eta Gasteizko BDZ ekintzaile ezberdinek
Abenduaren 29an Maccabi Tel Aviv Israelgo taldea egongo da Gasteizen, Baskoniaren aurka jolasteko. Hori dela eta, ‘Maccabi-Israeli Boikot’ aldarrikatuz antolatu diren ekimen ezberdinetaz gain, Hala Bideok eta BDZ mugimenduak elkarlanean egindako bideo batean, Gazako eta Gasteizko BDZ ekintzaile ezberdinek boikot deialdia luzatu diote Gasteizko herriari, Euskal Herriari eta nazioarteko komunitateari.
Alde batetik, Israelgo apartheid erregimen sionistak kirolari palestinarren kontrako jazarpena burutzen duela ohartarazi dute. Bestalde, Tel Aviveko Maccabiren kirol enbaxadore lana salatu dute, estatu sionistaren eta honen armadaren sarraskiak nazioartean zuritzeko helburua duelarik. Adibidez, 2008an ‘Berun Urtua’ edo 2014an ‘Hesi Babeslea‘ operazioak burutzen ziren bitartean, Maccabiko jokalariek soldadu israeldarrei animoak ematera joan izana ere leporatu diote saskibaloi taldeari. Gainera, Maccabik Israelgo armadaren finantziazioan laguntzen duela ere azaldu dute.
Bideoan, Israeli eta bere ordezkaria den Maccabiri kirol boikota egiteko eskatu dute pertsona ezberdinek: besteak beste, Mussa’ab Bashir (kazetari eta preso politiko ohi palestinarra); Abdulrahman Abunahel (Gazako BDZ kanpainako koordinatzailea); Nour Mabi (PSCABI – Boikot Akademikorako Ikasle Palestinarren Kanpaina); Dr. Haidar Eid (PACBI – Boikot Kultural eta Akademikoaren aldeko Kanpaina Palestinarra); Elias Jelda (Palestinako Sindikatuen Federakunde Orokorra) edo Khalil Shahen (PCHR – Palestinian Center of Human Rights). Horretaz gain, Gazako ikasle mugimenduko eta BDZ kanpainako ekintzaile ezberdinak ere deialdiarekin bat egin dute.
Gasteizko BDZ kanpainarekin bat egin duten ekintzaile internazionalista ezberdinak ere agertzen dira bideoan: Alaitz Amundarain (BDZ kanpainako ekintzailea), Gladys Giraldo (mugimendu feminista) edo Jesus Valencia. Gainera, Indar Baskonia Hintxa Taldeak (Baskoniako zaleak), kaleetan eta harmailetatik ere boikotarekin bat egingo duela adierazi du.
Azkenik, Koldo Alzola Hala Bediko kide, Uhintifada irratsaioko esatari eta BDZ kanpainako ekintzaileak azaldu duen moduan, Hala Bedi irratiak ere Maccabi eta Israelen kontrako boikotarekin bat egingo du, Palestinako herriaren eskubideak errespetatzen ez diren bitartean.
*Gaiarekin lotura duten albisteak:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!