Indar erakustaldia Errekaleorren, indar polizialen bortizkeria salatuz eta Urtarani eskua luzatuz
Errekaleorreko ehun lagun baino gehiago batu dira auzoan, indar erakustaldi bat eginez. Urtarani negoziatzen jarraitzeko eskua luzatu diote; gainera, indar polizialen jarrera salatu dute.
Arduratuta agertu dira Errekaleorren. Azken asteetan, asko hitz egin da auzoari buruz; asko hitz egin, baina asko isildu ere. Izan ere, bi auzokidek indar polizialen mehatxuak jasan eta kolpatu egin zituzten.
«Publikoki eta jasandako erasoen gainetik, negoziatzeko deia egiten diogu Gorka Urtaran alkateari». Zentzu honetan, EAJ-ren aurretiazko abisurik gabe eta bat batean jarrera aldatu izanak erabat harritu ditu auzokideak: «Are gehiago, Epaitegi Gorenean dugun auzia argitu bitartean itxarongo zuela adierazi zuenean», gaineratu dute.
Geldiezinak direlaren irudia eman du Errekaleorrek, eta ateak zabalik dituztela argi adierazi dute: «Edonori ateak zabaltzen dizkiogu, baina irmotasunez esaten dugu: min ematera datorenak aurrean izango gaitu».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!