HALABEDI Sessions vol. 1 | Ziakhus & Dürüm Solo Karne
Ziakhusen rap zorrotza DSK-tarren instrumentalaren gainean dantzan ikusi eta entzungo dugu formatu berri honetan.
Ikasturteari hasiera ezinhobea emateko, Ziakhus eta Dürum Solo Karne banda bildu dira Hala Bideoko estudioetan 11 minutuko zuzeneko saioa eskeintzeko.
Horretarako, hiru abesti ekarri dituzte euren maletan:
1. Ermita & Kryptonyta
2. Barrak eta Iraultza
3. Astronauta
Markelek (gitarran), Jazz Miller-ek (baxuan), Garik (teklatuan) eta Mikel Madinabeitiak (baterian) osatzen dute Dürüm Solo Karne taldea; horietako batzuk Trikoma bandako musikariak dira. Emanaldi honetan abeslari den Ziakhusen ideiatik abiatutako elkarlanaren emaitza da saio hau, 2019ko abuztuan grabatuta.
Bestalde, Gilen OFR soinu-teknikariaren laguntza izan dute saioaren soinuaren grabaketarako.
Bideoaren grabaketa eta edizioa Hala Bideoren eta Ziakhusen ohiko kolaboratzaile den JOELen arteko elkarlana izan da.
Hala Bedi Sessions
Hala Bedi Sessions izeneko formatu berri honen bitartez, Gasteiz zein Arabako talde eta bakarlariei ate bat ireki nahi die Hala Bedik. Modu honetan, musikarien lana ezagutarazteko tresna berri bat dago mahai gainean: ohiko irratiaren mugak gaindituz, zuzeneko emanaldiak eskeintzeko espazioa irekiz eta lan hori zabaltzeko ikusentzunezko bozgorailu bat eskura jarriz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!