‘Grabatzea ez da delitua’, herri komunikabideak elkarlanean
Mozal legea edota beste lege batzuk aplikatuz, poliziek eta agintari politikoek ez dute inork ikusi eta epaitzarik nahi funtzionario publiko horien jardun publikoa. Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean kanpaina txiki bat abiatzea erabaki dugu: “Grabatzea ez da delitua”. Bideo horietako bakoitzean erpin ezberdin batetik helduko diogu gaiari.
Finean, iturri informatibo bilakatu gara herritarrok Euskal Herrian, munduaren beste bazter askotan bezala. Baina poliziek eta agintari politikoek ez dute inork ikusi eta epaitzarik nahi funtzionario publiko horien jardun publikoa. Informazio eta fiskalizazio eskubidearen aurkako erasoa bizi dugu azken urteotan zenbait adierazpen, lege-erreforma eta polizia-indarkeria, isun eta mehatxuen bitartez.
Ofentsiba zentsuratzaile horren ondorioak nabarmenak dira, bereziki 2015eko uztailaren 1ean Mozal Legea indarrean sartu zenetik. Orduz geroztik, beldur handiagoa diogu herritarrok grabatzeari, eta aitzitik, zigorgabetasun handiagoz aritzen da Polizia. Denon eskubideak praktikara eramateagatik asko dira isundu edo auzipetu dituzten herritar eta kazetariak. Horietako kasu askoren berri izan dugu, baina, zenbatetan uko egin diogu grabatzeko eskubideari Poliziaren mehatxuak behartuta? Horrelakoetan ez da isunik edo epaiketarik, baina kaltea ez da txikiagoa. Hamaika direlako ez grabatzeagatik itzalean geratu diren gehiegikeriak. Errepresio hori ikusezina zaigu eta autozentsura sustatzen du.
Bideo sorta elkarlanean
Egoera horren aurrean Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean kanpaina txiki bat abiatzea erabaki dugu. “Grabatzea ez da delitua” leloa ardatz hartuta, informazio eskubidea aldarrikatuko dugu lau bideoz osatutako sorta baten bitartez. Otsailaren 27an hasita astelehenero bideo bat zabalduko dugu, gure komunikabideetan eta sare sozialetan.
Bideo horietako bakoitzean erpin ezberdin batetik helduko diogu gaiari: Lehendabizikoan gaia kokatuko dugu; herritar guztion eskubidea dela azpimarratuko dugu, astebete geroago uste ustel eta informazio desitxuratu interesatuen gainetik, Mozal Legeak ere ez duela Polizia grabatzea debekatzen gogoraraziko dugu; hirugarrenean, grabatzearen garrantzia eta balioa azalduko ditugu; laugarren eta azkenekoan, gure eskubidea den hori praktikara eramateko gomendio batzuk proposatuko ditugu.
Grabatzea ez da delitua, praktikatu ditzagun gure eskubideak.
- ‘Polizia grabatzea herritar guztion eskubidea da’
2. ‘Zure eskubidea da | Es tu derecho’
3. ‘Grabatzearen balioa’
4. ‘Polizia grabatu, bai, baina nola?’
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!