Espainiako Konstituzioaren egunean independentzia aldarrikatu du Ezker Abertzaleak
Abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren eguna dute deituta Espainiako Estatuan. Hala ere, zonalde askotan ezer ez ospatzearen beharra aldarrikatu dute. Tartean, Euskal Herrian, Araban, Gasteizen edota egunean zehar normal funtzionatu duen Hala Bedi Irratian.
#EzerEzOspatzeko traolarekin, Euskal Herrian zehar egin diren ekimenak daude ikusgai sarean, besteak beste, Gasteizen eta Arabako beste eskualde batzuetan ospatu diren herri-eskolak. Ezker Abertzaleak elkarretaratzea egin du Gasteizko Gobernu Militarraren parean, Leizaola plazan, performance batekin lagunduta. Konstituzio honek babesten duen frackinga, AHT-a, euskararen zapalkuntza, tortura edota prekatietatea salatu dute.
Ertzaintzaren beste identifikazio bat eta Mozal Legearen mehatxua
Bideoa grabatzen bukatu bezain laster, Ertzaintzak Hala Bediko kazetari bat identifikatu du Leizaola plazan bertan. Identifikazioaz gain, Mozal Legearekin mehatxatu dute kazetaria. Azken bi astetan Ertzaintzak Gasteizen identifikatzen duen bigarren kazetaria da. Azaroaren 25ean, guztira hiru pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak Mozal Legearen aitzakipean. Hauetako bat Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren mobilizazio nagusia kubritzen ari zen bitartean. Gogoratu behar dugu, 2016ko ekaineren 22an, Eusko Jaurlaritzak Mozal Legea ez aplikatzeko «konpromisoa» hartu zuela Eusko Legebiltzarraren gehiengoak babestuta. 6 hilabete beranduago, argi dago, Gasteizen gutxienez, ez duela konpromisoa bete.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!