Ekimen ezberdinak antolatu dituzte BDZ kanpainaren baitan, Maccabi Tel Aviv taldearen bisitaren harira
Abenduaren 29an Maccabi Tel Aviv Israelgo taldea egongo da Gasteizen, Baskoniaren aurka jolasteko. Hori dela eta, eragile ezberdinek elkarlanean eta BDZ kanpainaren baitan, ekimen ezberdinak antolatu dituzte «Israeli Boikot» aldarrikatzeko. Hitzaldiak, mahainguruak edota partidu egunerako kalejirak antolatu dituzte Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpainarekin bat eginez.
Abenduak 21
Isabel Pérez Hispan TV-ko kazetaria da: urteak daramatza Gazako egunerokotasuna jorratzen. Mussa´ab Bashir, aldiz, PFLP-ko preso palestinar ohia izateaz gain, kazetaria da. «La lucha de los presos palestinos» hitzaldia eskainiko dute biek, 19:30tan, Etxerat Elkartearen egoitzan (Kutxa plazan).
Abenduak 27
Oihaneder Euskaren Etxean, BDZ kanpainako kidea eta Hala Bediko Uhintifada irratsaioko laguna den Koldo Alzolak hitzaldia eskainiko du, Israelen aurkako boikota kirol arloan nola landu jorratuz: «Maccabiri boikota. BDZ eta kirol arloa»
Abenduak 29
Partiduaren egunean, kontzentrazio iraunkorra egingo dute eragile ezberdinek 17:00etatik 19:00ak arte Korreos plazan, «Maccabiri eta Isralei boikota. Ez zarete ongi etorriak» lemapean. Egunean bertan ere, Zuyana garagardotegitik (Betoño, 48 kalea) kalejira bat irtengo da Araba Arenaraino, partidua jolastuko duten guneraino.
*Igor Goikoleak Maccabiren bisita dela eta idatzitako artikulua: «BDZ, zilegitasuna irabazita duen ariketa internazionalista”
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!