Bueltan da MUINOKO HOTSAK | Martxoaren 24an, Vicepresidentes & Eraso! izango dira Gasteizko Gaztetxean
Martxoaren 24an, ostirala, Gasteizko Gaztetxean izango dira VICE PRESIDENTES eta ERASO! taldeak 21.00etatik aurrera, Hala Bedi irratiak eta Gaztetxeak elkarlanean antolatzen dugun Muinoko Hotsak egitasmoaren seigarren edizioan. Oraingoan metal eta grindcore doinuak izango ditugu protagonista, eta dagoeneko sarrerak Hala Bedi Tabernan daude salgai (5€). Muinoko Hotsak proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigute Nagore Encisok (Hala Bedi) eta Kepa Pérezek (Gasteizko Gaztetxea), HalaBideok egindako bideo honetan.
VICE PRESIDENTES | Hirukote gasteiztarra 7 urte geldirik egon ostean bueltan da bira eta disko berri batekin. Kanda Jauna (Sorkun, Neubat, Tutan Come On…), Dorbu (Sorkun, Neubat…) eta Mikelek osatzen dute taldea. Gasteizko Miravalley Studiosen, ‘Grind Capital’ deituriko beraien bigarren lan luzea grabatu zuten eta Grind-Sludge eta Stoner nahasketekin gure belarriak eztandaraztera etorriko dira Gasteizko Gaztetxeara.
ERASO! | 20 urteko ibilbidea bete berri duen talde zarauztarrak ‘Kaiolatik ihes’ (Bonberenea Sutan) diskoa kaleratu du duela hilabete batzuk. Diskoaren izenburuak dion bezala, kaiolatik ihes egin dute. Aurreneko emanaldietako freskotasuna eta 20 urtetan musika talde bat izateak ematen duen esperientzia uztartu dituzte zuzenekoetan. Eta soinu freskoarekin. Egindako ibilbideari uko egin gabe hastapenetara bueltatu direlako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!