BERRIZTU aurkeztu dute, Arabako gas ustiaketak gelditzeko mugimendua
BERRIZTU! Araban gasa erauzteko planen aurrean sortu berri den mugimendua aurkeztu dute Gasteizko Aldabeko gizarte – etxean. Lehenengo mobilizazioa igande honetan egingo dute, 12:00etan Arabako Batzar Nagusietan.
Urriaren hasieran, Araban gasa erauzteko asmoen berri izan zuten, eta, ordutik, «Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi» (SHESA) enpresa publikoa Subilla – Gasteizen gasa ateratzeko baimenak bideratzen ari dela jakin dute mugimendutik. Agerraldian azaldu dutenez, «talde anitza dugu hau, jatorri ezberdinetako pertsonez osaturikoa. Guztiok, baina, kezka bera elkarbanatzen dugu: egungo eredu energetiko, ekonomiko eta soziala. Araban horren adierazgarria den Armentia-2 putzua bera».
Eusko Jaurlaritzaren gardentasun falta ere salatu dute: «Hasiera bateko Ingurumen «Inpaktuko Ebaluazioa» arrunta izatetik, sinplifikatua izatera pasatu da. Modu honetan herritarren parte hartzea galarazi eta prozesua biziki azkartu egiten da». Zentzu berean, informazio publikoaren eta alegazioen faseak desagertzen direla salatu dute.
Hiru helburu azpimarratu nahi ditu Berriztu-k:
- Gizarte mobilizazioen bidez gasa erauzteko proiektuak gelditzea.
- Eragile ezberdinekin elkarlana sustatuz, jendartea bide energetiko okerretik ibiltzearen arazoaz ohartaraztea.
- Eredu honen aurrean proposamen eta ekimen ezberdinak bultzatzeko hausnarketa egitea.
Jada, 17 eragilek sinatu dute Berriztu mugimenduarekin bat egiteko manifestua: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, UAGA, EH Bildu, Podemos, Equo, Ezker Anitza, ACOA-AKE, Eguzki, Fracking Ez, Ekologistak Martxan, Gure Energia, Martxoak 3 Elkartea, Hala Bedi Irratia, Zapateneo, Arkillos 10, Yokerendan eta Desazkundea. Norbanako zein eragile gehiagori luzatuko diete manifestua aurrerantzean.
Informazio eta mobilizazio kanpaina bat hasiko dute aurrerantzean; horretarako, igande honetan, azaroaren 27an, Arabako Foru Aldundian, Batzar Nagusiak bilduta dauden une berean eta Armentia-2 putzuaren inguruan eztabaidatuko dutela kontutan hartuz, proiektuarekiko desadostasuna adierazteko kontzentrazioa deitu dute 12:00etan.
Asanbladen berri ere eman dute: ostegunero 19:00etan Iparralde gizarte – etxean.
Duela aste batzuk, Hala Bideo Fracking Ez plataformako kideekin egon zen gai honen inguruan erreportaje bat osatuz:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!