Antolakuntza eta borroka aldarri, kolpe berri bat eman du mahaigainean Mugimendu Feministak
Beste urte batez Mugimendu Feministak Gasteizko kaleak aldarri feministaz bete ditu martxoaren 8an. Milaka emakumek* indarrak antolatzeko eta borroka feministara batzeko deia zabaldu dute kaleetan zehar.
Indarrak antolatu eta borroka feministara batzeko deia luzatu du aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Gasteizko kaleak aldarri feministen bozgorailu bilakatu dira beste urte batez, mezu argi eta ozen bat plazaratzeko: «Jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat.» Milaka emakumek* parte hartu dute egun guztian zehar antolatu diren mobilizazio eta ekimenetan: Goizeko kate feministatik arratsaldeko mobilizazio nagusira.
Borroka feminista «beharrezkoa» dela eta feminismoan emakumeen autoantolaketaren «premia» azpimarratu dituzte: «Neoliberalismoak hain eragin handia duen mundu honetan, indibidualismo basati eta atomizatua sustatzen duen mundu honetan, komunitate feminista konprometitua eraiki behar dugu».
Andra Mari Zuriaren Plazako ekitaldian «kapitalismo basatiari, xenofobiari, faxismoari eta arrazakeria instituzionalari» aurre egingo dion eta, baita ere, eredu «zurrun eta errealitatetik urrun» gorputzen merkantilizazioa eta binarismoa borrokatuko dituen feminismoa aldarrikatuko dute.
Prekairetateak emakume* aurpegia du
Borrokan diren emakumeak* ere ekarri dituzte gogora ekitaldi nagusiko hitzartzean, hala nola, martxoaren 2an bost asteko greba abiatu zuten EHUko eta Hezkuntza Saileko garbitzaile azpikontratatutak edota lan-hitzarmen baten alde mobilizatzen ari diren Arabako erresidentzia pribatuetako langileak, «prekarietateak emakume aurpegia duela» azpimarratuz. Emakume* pentsiodunen borroka ere goraipatu dute.
Bide berdinetik, 2019an desalojatua izan zen Talka espazio feminista ere ekarri dute gogora, orduko desalojo «ilegalean» atxilotutako bi kideen aurkako epaiketa martxan baitago orain eta iragan martxoaren 4ean epailearen aurrean deklaratu behar izan zuten.
«Balkoi edo kaleetan, aurrean izango gaituzue»
Gorka Urtaranen Udal Gobernuarentzat izan dira kritika gogorrenak, honek Gasteizko Mugimendu Feministari, manifestazio nagusiaren osteko ekitaldian Andra Mari Zuriaren Plazako Balkonada erabiltzea debekatu ostean. Mobilizazioen deitzaileentzat ulergaitza da Alaves edo Baskonia kirol taldeek Balkonada erabili ahal izatea eta, aldiz, Mugimendu Feministari espazio publiko horren erabilera ukatzea. Zuriketa moreaz «gogaituta» daudela adierazi dute eta Mugimendu Feministarekin orain arteko jarrera mantendu ezkero «aurrean izango dituztela» ohartarazi diote Udal Gobernuari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!