[Albistea] UdazkenFest-ek herri mugimenduko eragileen babesa jaso du
UdazkenFest jaialdiari babesa eman diote tabernariek, sindikatuek eta herri mugimenduko hainbat eragilek. Gasteizko Parral tabernan eskaini duten prentsaurrekoan, argi utzi dute: «Amaiera horren partaide, bultzatzaile, izan nahi dugu. Elkartasun Eguna gurea egiten dugu, tabernak elkartasun doinuz betez». Gainera, aldarrikapenaz gain, jai giroa ere egongo da urriaren 1ean Gasteizen: «Astebururo, gure lagun eta senideek errepideak betetzen dituzten bitartean, guk tabernak betetzen ditugu».
Sakabanaketak presoa zigortzen duela salatu dute, «senideak ere zigortuz eta euskal jendartea ere, aurrera ez egitera kondenatuz, konponbidea lapurtuz». Azaldu dutenagatik, guztira 15 puntu egongo dira urriaren 1ean Gasteizen, kontzertu eta ikuskizun ezberdinak uztartuz 13:00etatik 21:00ak arte. Arabarrei luzatu diete azken deia: «Bete ditzagun Gasteizko kaleak, plazak eta tabernak elkartasunez».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!