Gasteizko Herri Harresiaren aurkako epaiketak hasiko dira
2015eko maiatzaren 18ko Gasteizko Harresiagatik epaiketak hasiko dira astelehenean, urriaren 10ean. Orain dela urte eta erdiko herri harresian, ehunka lagunek Igarki De Robles, Aiala Zaldibar eta Ibon Esteban babestu zituzten Andra Maria Zuriaren enparantzan, erresistentzia pasiboa erabiliz Ertzaintzaren oldarkeriaren aurrean.
Espetxe eta isun eskaera oso nabarmenak heldu zaizkie egun horretan atxilotu zituzten gainontzeko beste 10 bat gazteri. Aiala Zaldibar herri harresiaren ostean atxilotu eta espetxeratu zuten: «Orain, gure eskubide zibil eta politikoak babesten egon ziren horiek espetxeratu nahi dituzte». Izaskun Goienetxea, beste bederatzirekin batera atxilotu zuten gazteetako bat da: «Ez izan zalantzarik. Egoera errepikatuko balitz, berriz egingo genuke». Azpimarratu dutenez, astelehenean epaitzen hasiko diren bi gazteak espetxeratze arrisku larrian daude. Ertzaintza, gainera, akusazio partikular bezala aurkeztu da, fiskaltzak baino espetxe zigor altuagoa eskatuz. Gainontzeko gazteak abenduaren erdialdean hasiko dira epaitzen.
Epaiketaren lehenengo egunean, astelehenean, kontzentrazioa deitu dute Gasteizko Harresitik, 09:00etan Gasteizko epaitegien aurrean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!