2016 – 2017 ikasturteko parrilla aurkeztu dugu
Azaroaren 5ean 2016 – 2017 ikasturteko parrilla berria aurkeztu genuen Hala Bedi Tabernan. Irratsaio berezi batekin eta txistorraren berotasunean, aurtengo nobedadeak ezagutzeko aukera izan genuen.
Hala Bedi Bat-en (107.4 FM), besteak beste, nabarmentzekoak dira:
- «O no será»: Hala Bediko irratsaio feminista, feminismoen inguruan. Astelehenero 22:00etatik 23:00ak arte.
- «Erraietatik»: Kontrakultura eta iraultza. Astelehenero 23:00etatik 00:00etara.
- «Excavar en tiempos revueltos»: Arkeologia beste modu batean azaltzeko irratsaioa. Astelehenero 21:00etatik 22:00ak arte.
- «Suelta La Olla»: Hala Bedi Bat-eko magazin nagusia. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00ak arte.
Orain dela hiru urte egin genuen Hala Bedi Bi (88.8 FM) euskara hutsezko irratia sortzeko apostua. Gutxinaka – gutxinaka, pauso esanguratsuak eman ditugu. Aurtengo nobedade nagusiak:
- «Hizpidea» : Euskal Herriko egunerokotasuna. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 10:00ak arte Bilbo Hiriarekin batera.
- «Araba Hizpide» : 08:30etatik 09:00ak arte albisteak, prentsari errepasoa eta eguraldia. 10:00etatik 11:00k arte Arabako egunerokotasuna.
- «Alai Bedi» : Umeek ekoizten duten irratsaioa, larunbatero eta igandero 10:00etatik 11:00ak arte.
HalaBelarri egiteko kanpaina ere martxan dago, berriz ere. Hala bediren proiektu komunikatiboan sinisten duen edonorren ekarpena ezinbestekoa da; Hala bediko familiaren parte izateaz gain, proiektua bizirik mantentzeko eta aurrerapausoak emateko aukera ematen du HalaBelarri egiteak. Aurten, 33 urte bete ditu Hala Bedi Irratiak eta errotu den proiektu honi beste hainbat bultzada eman nahi dizkiogu, baina horretarako, ezinbestekoa dugu familia zentzu guztietan zabaltzea. Bi modu daude HalaBelarri egiteko:
- Hala Bedi Tabernan. Kutxi kaleko 98ko tabernan, postontzi bat kokatu dugu; tabernariari galdetu, txartela bete eta harremanetan jarriko gara zurekin.
- Hala Bediren webgunean: halabedi.eus/halabelarriak/ Datuak idatzi eta harremanetan jarriko gara zurekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!