[HALA BIDEO] TIRA jaialdia ospatu zuten larunbatean Herrizoma eta Auzoan Bizik
Alde Zaharreko herri egituretatik tira egiteko gonbita zabaldu zuten, elikadura eta etxebizitzaren arloan lanean diharduten kolektiboek, Auzo Boterea aldarri.
Egun osoko egitaraua izan zuten larunbatean Gasteizko Alde Zaharrean ospatu zen TIRA jaialdian. Hitzaldia, marianitada, bazkaria eta kontzertuak antolatu zituzten, besteak beste, Herrizoma eta Auzoan Bizi kolektiboek. Herri egituren proposamen politikoa plazaratzeko tartea hartu zuten jaialdian, eta antolatzeko deia egin zuten.
Etxebizitzaren merkatuaren egoera salatu zuten, prezioen etengabeko igoera eta errolda lortzeko dauden zailtasun gehigarriak. Elikaduraren arloan ere salatu zuten «klase pribilegiatukoek» soilik lortu ditzaketela elikagai osasuntsu eta freskoak. «Guk sostengatzen ditugu rentistak, inmobiliariak, bankuak, multinazionalak, supermerkatu kateak… gure sorbaldetan sostengatzen dira eta gure miseriatik ateratzen dute etekina».
Hala Bideoko kideak bertan izan ziren, hemen egunaren bideoa.
Egunak utzitako argazki batzuk:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!