[Bideoa] Gasteizko segurtasun kameretan sabotaje ekintzak egin dituzte, «bugesiaren kontrol sozialaren» aurka
Azaroaren 18an Gasteizen izango den manifestaziora deitu dute Hala Bedik jasotako bideoan.
Hala Bediko erredakziora bideo bat heldu da, Gasteizen azken hilabeteetan ugaritu diren segurtasun kameren aurkako ekintza batekin. «Gazte langileok burgesiaren kontrol soziala borrokatu!» da bideoaren leloa, eta bertan sabotaje ekintza bat ikus daiteke segurtasun kamera batzuen aurka. Era berean, pareta eta erakusleiho batzuetan margoketak egin dituzte.
Azaroaren 18an manifestazio bat izango da Gasteizen, Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, arratsaldeko 19.00etan abiatuko dena Santa Maria plazatik. Manifestazio hartara joateko dei egin dute bideoaren egileek.
Gasteizko udalak iaz iragarri zuen adimen artifiziala baliatzen zuten kamerak jarriko zituztela, erdigune eta Alde Zaharrean batez ere. Ahots kritiko asko entzun dira. Kamera horietako 17 jarriko dituen kontratua esleitu du dagoeneko udalak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!