Bi atxilotu eta 22 identifikatu Ertzaintzak Urduñan eginiko esku-hartzean
Agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diete bi atxilotuei. Ertzaintzak adierazi duenez, bi polizia agente zauritu zituzten atzoko operazioan. through Aiaraldea.eus
28 eta 41 urteko bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak atzo goizaldean Urduñan. Poliziak azaldu duenez, 4:35ak aldera jazo zen gertaera. Zehaztu dutenez, Laudioko ertzain etxeko patruilak bertaratu ziren hiriko alde zaharrean kokatutako aisialdi gune batera, herritar baten deia jaso zutelako, lokal batean zarata handia entzuten zela esanez. «Iritsi zirenean, ertzainak haserre hartu zituzten, irainak eta objektuak bota zizkieten, eta mugakide ziren ertzain-etxeei laguntza eskatu behar izan zieten egoera kontrolatzeko», azaldu dute prentsa oharrean.
Orduan atxilotu zituzten bi gizonak, agintaritzaren aurkako atentatua leporatu zieten. Horrez gain, 22 pertsona identifikatu zituzten orotara, eta hiru isun ezarri zituzten.
Poliziak azaldu duenez, herritarrek segurtasun kaskoak kendu zizkieten bi agenteri, eta hauek baja hartu dute, pairatutako zaurien ondorioz. Herritarrek, aldiz, adierazi dute tabernan zeudenek ez zutela liskarrak sortu.
Ertzaintzak azaldu duenez, 2 agente zauritu ziren operazioan. Polizien hitzetan, herritarrek segurtasun kaskoak kendu zizkieten bi agente horiei, eta osasun zentroan artatu behar izan zituzten. Ondoren, baja hartu behar izan dute, «pairatutako lesioen ondorioz».
Zenbait herritarrek, aldiz, salatu dute Ertzaintzak herritarren aurka kargatu zuela, eta zaurituak egon zirela horren ondorioz.
Epailearen esku utziko dituzte bi atxilotuak, «dagozkion eginbideak amaitu ondoren».
Atzokoa ez zen izan Ertzaintzak Aiaraldean egin zuen esku hartze bakarra. Brigada Mugikorrak operazio zabala garatu zuen Laudion arratsaldeko azken ordutik goizaldeko ordu txikietara arte, baina ez zuen inor atxilotu ez isundu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!