Bestelako hezkuntza eredu baten alde mobilizazioak deitu ditu Ikama ikasle antolakundeak abenduaren 15erako
“Zuenak ez digu balio, hezkuntza gure neurrira” lelopean mobilizatuko dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuko da manifestazioa 12:00etan.
Ikama ikasle antolakundeak «bestelako hezkuntza eredu» bat aldarrikatzeko mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, abenduaren 15ean. Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuko da manifestazioa 12:00etan.
Ikamak azaldu duenez, egungo sistemaren «biziraupena bermatzeko tresna» da hezkuntza gaur egun, «gutxi batzuen mesedetara» egokitua.
Horregatik, «bestelako eredu bat» aldarrikatzen dute, lau ardatz jarraiki: hezkuntza feminista, genero eta sexu rolekin amaitu eta, zaintzan oinarrituz, pertsona ororentzako espazio segurua izan dadin; euskalduna, Euska Herriak ardaztuko duena euskal hizkuntza, historia eta kulturaren transmisioa bermatzeko; inklusiboa, segregaziorik gabeko heziketa prozesu duin baterako aukera izateko klase sozial, sexu, arraza, erlijio zein bestelako ezaugarriek inor baldintzatu gabe; eta ekologista, momentuko egoera kritikoki aztertu eta bizimodu sostengarri berriak eraiki ahal izateko.
«Ikas baldintza duinak izango dituen hezkuntza eredu bat behar dugu. Ikasturtez ikasturte, hezkuntza sistema aldatuko denaren itxaropenarekin bizi gara ikasleok, baina argi dago batzuek ez dutela aldaketak egiteko asmorik», baieztatu du ikasle antolakundeak.
Horregaitik, esan dute, ikastetxez ikastetxe lanean aritu dira azken hilabeteotan, eta abenduaren 15ean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kaleak hartzeko deia luzatu dute, «gure neurrira egongo den hezkuntza sistema» aldarrikatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!