Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, ziegan urkatuta
Preso bat hilik topatu dute larunbat iluntzean Zaballako espetxean. Salhaketa elkarteak eman du berria. Bere ziegan urkatuta aurkitu dute funtzionarioek 47 urteko gizonezkoa, jatorri hegoamerikarrekoa.
Salhaketak jakin duenez, presoak egunak zeramatzan gaizki, azkenean, bere buruaz beste egiteraino. Elkarteak EITBri esan dio ez dakitela suizidioaren protokoloa aplikatu zaion edo ez, ez eta isolamenduan zegoen ere, «baina badakigu egunak zeramatzala gaizki eta bakarrik zegoela».
Salhaketako bozeramaile Julen Guarestik nabarmendu du «kartzelak buruko gaixotasunak izateko baldintzak sortzen eta areagotzen dituela» eta kartzelaren zentzua eta helburua «zigorretik harago birkokatu behar» dela , «espetxea eta birgizarteratzea bateraezinak direlako, antagonikoak».
Seinalatu du, era beran, Eusko Jaurlaritzak Espetxeen eskumena jaso zuenetik bi urte pasa direnean «euskal espetxe ereduak huts egiten duela, betiko eredua izaten jarraitzen duelako».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!