Beste goi-tentsioko linea bat egin nahi du Forestalia enpresak Araban, Berantevilla eta Erriberabeitia artean
Hirugarrena izango da, Lautadan eta Arabako Errioxatik igarota Añanan planteatu baititu beste bi. Hainbat herritako udalak aurka agertu dira.
Forestalia enpresa pribatuak goi-tentsioko hirugarren goi-tentsioko linea bat egin nahi du Araban, El Correok aurreratu duenez. Zaragozako parke eolikoetatik datorren energia Miranda de Ebrora garraiatuko luke, Erriberabeitia, Armiñon eta Berantevillatik. Hamar dorre jartzeko asmoa helarazi diote Lurralde Politikako Ministerioari, 46 metrokoak: hiru Berantevillan, lau Armiñonen eta beste hiru Erriberabeitian.
Ministerioari aurkeztutako proiektu horren arabera, goi-tentsioko linea nekazaritza lurren gainetik pasako da Berantevillan, Zadorra ibaia zeharkatuko du, Armiñongo abeltzaintza intereseko lurzoru urbanizaezinetatik ere igaroko da eta Erriberabeitian hiri-lurzoruko 425 metro hartuko ditu.
Zaragozatik Miranda de Ebrora, guztira, 185,1 kilometro izango ditu lineak lur gainetik eta 1,24 lur azpitik, eta 309,6 megavatio garraiatuko ditu.
Beste bi linea Araban
Forestalia enpresak beste bi proiektu ditu Araban. Batak Arabako Errioxako eta Añanako kuadrillen zati bat zeharkatuko luke, goi-tentsioko 30 bat dorrerekin, 45 eta 70 metro arteko altuerakoak. Horietako hogei Bastidan egongo lirateke, balio paisajistiko eta enologiko handiko mahastietatik gertu. Inguruko herrietako udalak eta Arabako Foru Aldundia aurka agertu ziren.
Arabako Lautada gurutzatuko luke proiektatutako bigarren lineak, 72 metroko altuerako 88 dorrerekin. Asparrena, Donemiliaga, Agurain, Iruraiz-Gauna, Barrundia eta Burgeluko udalerriei eragingo lieke, eta Arrazua Ubarrundia azpiestazioan amaituko litzateke.
Pasa den astean, Aguraineko Udalak baztertu egin zuen Forestalia Renovables enpresak Arabako Lautada zeharkatuz egin nahi duen goi-tentsioko linea, osoko bilkuran. Batetik, azpiegitura horrek eskualdean inpaktu larriak eragingo zituela argudiatu zuten eta, bestetik, proiektuak energiaren garraioa pribatizatzeari bidea irekitzen ziona, EH Bilduren arabera.
Gaur, Barrundiako Udalak ere goi-tentsioko linearen aurkako ebazpena onartu zuen atzo aho batez. Azaldu dutenez, «energia berdearen izenean, onartezina da enpresa pribatu batek 200 km-an hiru autonomia erkidego zeharkatuz eta alternatibak aztertu gabe zentral eoliko batzuetan sortutako energia garraiatzea«.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!