Beste bi langile kaleratu dituzte Asparrenako Lyrsa-Derichebourg fabrikatik
Enplegua suntsitzen jarraitzen du Asparrenako Lyrsa-Derichebourg enpresak. Azken bi kaleratzeekin 12 dira dagoeneko bederatzi hilabeteko epean kaleratutako langileak. Azaroaren 20ean elkarretaratzea egingo dute Araiako plazan enpresan "inor ez dagoela soberan" aldarrikatzeko.
45 langile zituen urte hasieran Lyrsa-Derichebourg fabrikak. Martxotik azarora, ordea, 12 langile kaleratu ditu Covid-19aren aitzakiapean. Azken bi kaleratzeak aste honetan bertan izan dira.
Derichebourg taldeak korredore atlantiarrean zentro logistiko huts bezala utzi nahi du Asparrenako lantegia. LABen iritziz enpresak pandemia egoera baliatu nahi du bere planak aurrera eramateko, langileek mobilizatzeko izango dituzten mugez jakitun.
LAB eta ELA sindikatuek mobilizazioa burutuko dute azaroaren 20an Araiako plazan, arratsaldeko 19:00etan. Lyrsa-Derichebourg fabrikan «inor ez dagoela soberan» aldarrikatuko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!