Bertxokoren despedida irailera arte: the bertsolari goes to the beach
ENTZUN:{audio}ingurumariafinala.mp3{/audio}
Ikasturte zoragarri, gozatsu eta uros baten ondoren, bertxokoko ekipoa (argazkian ikus dezakezue erredakzio talde osoa, ederki jantzita) oporretara goaz, tripaz gora etzan, San Franciscoak edan eta haizea eman diezaguten agintzera. Zenbat asteazken bertsolaritzaren inguruko informazio kontrastatu, serio eta dokumentatua ematen… Sinesgaitza da, hainbeste lan egin eta gero, nola jarraitzen dugun bizirik. Gogorra izan da.
Hala ere, ez gara joango azken perla bat zuei eman gabe: gu hondartzara goaz, baina Bertsolaria eta bere ingurumaria gure ataleko protagonista ere bai. Bertsolariak hondartzan nola sentitzen diren, zein diren beren kezkak… jakin nahi? egin klik goiko audioan, eta jarri serio. Ez zaizue damutuko.
Irailean bueltatuko da kazetari bulartsu ekipo serio hau. Bitartean, gure podcast-ean entzun ditzakezue orain arteko saio guztiak. Egunean bat bakarrik entzutea gomendatzen dizuegu, zuen osasunaren mesederako.
Opor on porron porron!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!