Bertxoko sariketa: the final is in the ixkin-round
Bi kanporaketa jokatu ondoren, Arabako urteko bertso-akontezimentuetako bat iristen ari da bere azken txanpara: Bertxoko sariketa !!! (zer den jakin nahi duzue? mutil jator hauek esplikatuko dizuete ederki). Une polita, orain arte bizitakoaren berri emateko:
ENTZUN:{audio}AGURRA_Ekaitz.mp3{/audio}
Aurreko urteetan baino jende gutxixeago etorri arten, Errexalan beti bero. Horren lekuko zuzen da, ondoko argazkian ikus dezakezuen bezala, Aimar Karrika auriztarraren umorea kantuan, edo Jagoba Apaolazaren… ejem… zorion aurpegia. Gure paparazzi bulartsuak Errexalan atera zituen argazki gehiago ikusi nahi badituzue, egin klik hemen. Azkenean, Peio Ormazabal eta Ekaitz Samaniego finalera. Zorionak biei!
LAGINA, EZTA? LAGIN BAT NAHI DUZUEEEE, EZTA? Horra ba: Ekaitz Samaniegoren agurra (aita amerikarra ote duen…) aukeratu dugu, bertan gertatua kontatzeko.
2. Kanporaketa: Ibernalo
ENTZUN:{audio}AGURRA_Paula.mp3{/audio}
Zer esan Ibernaloz: lekua paregabea, giroa hobea oraindik… eta gai-jartzailea, sekulakoa. Imajinatu: berdez jantzitako gizonak ere etorri omen ziren saioak erakarrita… A ze gozatua.Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen!
Ander Solozabal eta Ane Labaka pasa ziren aurrera, saio polita eginda. BAINA KLARO, HEMEN ERE LAGINA NAHIKO DUZUE EZTA? LAGINAAAAA… Paula Amilburu aramaioarraren agurra duzue entzungai. Hurrengo goizean jaiki ezinda ibili omen zen…
Holaxe asuntoak. Finala erabakitzeko azkeneko bi partaideak besterik ez zaizkigu gelditzen. Hori noiz/nola erabakiko den? aibaaaa:
3. KANPORAKETA
Azaroaren 18an, ostirala, 20:30ean, Aguraingo Aitxuri elkartean. Bertsolariak: Aimar Karrika, Asier Azpiroz «Azpi», Izar Mendiguren, Manex Mantxola, Xabier Igoa, Iker Pastor.
Aguraingo saiorako izena emateko berandu zabiltzate, baina FINALERAKO garaiz zaudete! azaroaren 25ean izango da hori, Aramaioko Iturrieta sagardotegian, 20:30etik aurrera. Autobusa aterako da (Aguraingo Fueros tabernatik 19:00etan, Gasteizko Iparralde Gizarte Etxetik 19:30ean). Prezioa 23 euro. Izena azaroaren 23a baino lehen eman behar duzue, araba.sustapena@bertsozale.com helbidean, edo 675707971 telefonoan. Bengaaaaaaaaaaa…
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!