Bertxoko: Katuen txapelketako finala erabakita!
Kutxiko katuek asteazkenero egin dute miau otsailean eta martxoan zehar. Ez dakigu altan egon diren edo zer, baina sekulako mugimendua izan dugu azken bi hilabeteetan. Eta txarrena da, miau errimatuta egin dutela…
Atzo, martxoak 16, jokatu zen bertsokatu sariketaren azkeneko kanporaketa, Aranba tabernan. Jendez lepo, beti bezala (taberna bera ere eraldatu egin behar izan zuten: inoiz ikusi duzue bertsolaririk barra atzetik kantari?). Julen Zulaika birgararra nagusitu zen, eskarmentua eta berezko graziya aprobetxatuz, eta finalerako txartela lortu zuen.
Beraz, datorren ostegunean (martxoak 24), iluntze aldera Gasteizko gaztetxean jokatuko den final handian, 6 bertsolari hauek izango ditugu:
Peio Ormazabal : azkenaldian desalanbratzen ari den arrigorriagar gazte resultoia
Asier Azpiroz: errusiar estepetako errautsak ederki ezagutzen dituen zubietar majetea
Irati Anda: azken puntuaren bila paretan gora doan gasteiztar konkistadorea
Ainhoa Mujika: Gasteizko bazterrak astintzera etorritako urretxuar nexkamotza
Manex Mantxola: Will Smithek Urretxura egindako bisita batean sortutako seme albinoa
Julen Zulaika: Birgarabarrenen frakabarrenak zulatuta pasiatzen duen neohippie basajaunkoia
Bertxokon, noski, jarraipen zorrotz eta profesionala egingo diogu bertan gertatzen denari. Aiba gure podcast-aren lotura, zuzenean ezin baduzue entzun. Patxoak eta antxoak!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!