Bertso egunetik AKBTX 2012ra, kitaniebes ta guzti
ENTZUN:{audio}lazkano.mp3{/audio}
{simpledownload href=mp3/lazkano.mp3}AUDIOA JEITSI{/simpledownload}
Bertso eguna, bertso eguna…. Bertsolaritzaren elitearen eta herri xehearen elkargune, sagardoaren idolatrazioaren gailur, dominoak dominatutako metafora kutreen sabai. Aurreko asteburuan izan genuen bertsozaleok bertso-urteko zita garrantzitsuenetako bat, eta nola ez, Bertxoko han egon zen (horren lekuko, audio forman ekarri dizuegun oparitxoa: goian klik eginda entzun dezakezue Amets Arzallusek eta Imanol Lazkanok egindako puntukako saioa, bizi-bizi. Imanol Lazkanok plazetatik erretiroa hartuko duela iragarri eta gero izan zen hori: attona ez dago ixilik gelditzeko, hala ere…). «Bertsolaria eta bere ingurumaria» atalean kontatu dugunez, gure protagonista xarmagarria ere bertan izan zen. Hori dena entzun nahi: hona aste honetako programa oso-osorik.
Dena dela, trantsizioko astea dela esan dezakegu: asteburu honetan hasiko da, elurrak uzten badu behintzat, Arabako 2012ko Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa. Esan digute Asier Latabla arduradun jaunak kitaniebes txiki bat jarri diola furgonetari, afari guztietarako bidea zabaltzeko… Bertxokon, datorren asteazkenean 20:00etatik 21:00etara, asteburuak eman duenaren berri, nola ez. Bitartean, izan hauntz
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!