Bertan behera geratu dira Zaramagako jaiak baina balkoiak kolorez betetzeko deia egin dute
Aste honetan ziren ospatzekoak Gasteizko Zaramaga auzoko jaiak baina Covid-19ak sortutako egoerak ezinezkoa egin du. jai batzordetik komunitatearen lana gakotzat jo dute "egoera ahulenak gainditzeko".
Jaietan murgilduta behar zuen Gasteizko Zaramaga auzoa baina aurtengoan, Covid-19 dela eta, ezinezkoa izan zaio Jai Batzordeari egitaraurik antolatzea.
«Auzoko jaiak ospatzeko baldintzarik ez dela» deritzote batzordeko kideek, baina horren aurrean komunitatearen lana gakotzat jo dute egoera ahulenak gainditzeko: «Egoera honek ezin gaitu gero eta indibidualizatuagoa den gizarte bat bultzatzera eraman».
Udalaren jarrera ere salatu du Zaramagako Jai Batzordeak. Jarduera desberdinak garatzeko laguntza eskaini beharrean hauek ukatu besterik ez du egin udal gobernuak, nahiz eta jarduera horiek segurtasun neurri guztiak bete. Jarrera horrek are gehiago itotzen du kultura jai Batzordearen iritziz: «ezin dira itzali kontzertuen fokuak, pailazoen irribarreak, gastronomia topaketak…»
Zaramagako bizilagunei deia
Jaien egitaraua bertan behera geratu den arren aste honetan zehar auzoko balkoi eta leihoak apaintzeko gonbitea luzatu die Jai batzordeak bizilagunei «jaien astean gaudela gogoratzeko» eta egoerari modu komunitarioan erantzuteko.
Auzoa eraikitzen jarraitzeko deia luzatu dute, komunitatean, bizilagunen arteko elkartasun sareak sortuz eta, batez ere, Zaramagako merkataritza txikia bultzatuz.
Gora Zaramagako jaiak !!
…baina aurten ez da posible izango.
Hala ere auzokideei dei egiten diegu balkoiak dekoratzeko aste honetan.#Jaiakherriarenakherriarentzat !!#Zaramaga#Gasteiz pic.twitter.com/pa1OSGIYkS
— zaramagakojaiak (@zaramagakojaiak) September 17, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!