Berriztuk gas putzuen aurkako kontzentrazioa deitu du larunbaterako
"Atea utxi erregai fosilei" lelopean elkarretaratzea egingo dute abenduaren 19an Gasteizko Plaza Berrian, eguerdiko 13:00etan
Gaur Gorka Urtaran alkateak Klima Ekintzarako udal batzordean Armentia-2 putzuan gasa ustiatzeko zundaketak egitea babestu du. Ez du argitu, baina, zer egingo duen Udal Gobernuak hori ahalbidetzeko, izan ere HAPOak ez du zundaketarik egiteko baimenik eskaintzen lursail horretan, eta Udal Gobernuak ez du, gaur gaurkoz, HAPOa aldatzeko gehiengorik, gaur oposizio osoak berretsi baitu gas putzuekiko euren aurkakotasuna.
Alkatearen agerraldi honi erantzunez, Berriztu plataformak, Plaza Berrian egindako prentsaurreko batean, larunbat honetarako 12etan Andra mari Zuriaren plazan elkarretaratzea bat egingo duela iragarri du. Talde ekologistaren iritziz “itxuraz kaltegarria ez den Armentia-2 esplorazio-putzuaren atzean, ehunka mila hektareatan eragina duen plan handi bat dago”, hau da “Subillakoa ez da putzu isolatu bat, ondoren euskal lurraldean ehunka putzu egin ahal izateko lehen pausua baizik”.
Gainera, plataforma honetatik putzuaren lekuan Subijanako akuiferoa dagoela gogorarazi dute, eta beraz, gasaren uztiaketak Euskal Autonomia Erkidegoko ur-erreserbarik handiena arriskuan jarriko lukeela. Hau bereziki larria dela uste dute, azkenengo egunotan ura Wall Streeten etorkizuneko merkatuan kotizatzen hasi dela jakin dugu eta.
Gas proiektuaren alternatiba “etxebizitzak isolatu eta benetako trantsizio energetikoan inbertitzea” da ekologisten aburuz, eta beraz, Eusko Jaurlaritzari “erregai fosiletan diru publikoa xahutzeari uzteko» eskatu diote.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!