Beñat Goitia gasteiztarrak Benizze proiektuko laugarren lana aurkeztu du: Urrea, intxaurrak eta txanpaina
Diskoa laster publikatuko duela iragarri du.
Beñat Goitia gasteiztarrak proiektu berria aurekztu zuen joan den martxoan: Benizze. Bilboko El Tigre estudioetan grabatutako kantuak dira, Jon Aguirrezabalagaren (We Are Standard) produkzioarekin eta Xabier Eguiak masterizatuta.
Bazatoz? izeneko abestia (eta bideoa) izan zen kaleratu zuen lehena «frantziar elektronika, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruza» uztartzen zituen lana. Zilarrezko Bala izan zen bigarren, eta Ruper Ordorikak kolaboratutako Mamuak eta izozkiak, ondoren. Kaleratu berri duen hauxe da laugarrena: «Urrea, intxaurrak eta txanpaina».
Montauk taldearekin bi disko argitaratu ostean, bestelako zerbait egin nahi izan du Beñat Goitiak oraingoan: «Mundua aldatu egin da, eta baita ni ere. Ezin gara ezer gertatu izan ez balitz bezala 2019ko moldeetara itzuli. Belaunaldi oso bat ate joka dago, dantzarako gogoz». Benizze deep dance eta chill estiloko diskoa da, izan ere. «Ziur naiz hau dela nire bizitzako diskoa», baieztatu du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!