Beñat (Etxebizitza Sindikatua): «Ez dute onartuko proletargoaren interesak defenditzen dituen antolakunde bat, horregatik da 30.000€ko isuna»
Diru bilketa kanpaina bat jarri dute martxan isunei aurre egiteko.
Urtarrilaren 26an hustu zuen poliziak Los Herran kalean okupatuta zegoen etxebizitza, 15 pertsona kalean utzita. Etxegabetze hori gelditzen saiatu zirenei 30.000€ko isunak jarri dizkiete, eta Etxebizitza Sindikatutik diru bilketa kanpaina bat jarri dute abian elkartasuna jaso eta modu kolektiboan aurre egiteko isunei.
Sindikatuko Beñat izan dugu Hizpidean, eta berak gogorarazi dizkigu egun hartan gertatutakoak. Isunen arrazoi teknikoak azaltzeaz gain, isunen atzean dagoen jazarpen politikoa ere salatu du berak, eta diru bilketa kanpainan laguntzeko dei egin du. Etxebizitza Sindikatuaren sare sozialetan aurkitu daiteke gofundme plataforman dagoen crowfundinga.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Beñat (Etxebizitza Sindikatua): "Ez dute onartuko proletargoaren interesak defenditzen dituen antolakunde bat, horregatik da 30.000€ko isuna"00:11:14
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!